Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4580

AGINDUA, 2020ko irailaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Bilboko (Bizkaia) «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren izena aldatzeko.

Bilbon (Bizkaia) dagoen «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baita ikastetxearen titularraren izena aldatzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Zabalburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularraren izena aldatzea: egun erakunde titularraren izena «Zabalburu Sociedad Cooperativa» da, eta, aurrerantzean, «Colegio Zabalburu Ikastetxea Sociedad Cooperativa» izango da. Ikastetxeak 48009517 kode-zenbakia du, eta Bilboko udalerriko (Bizkaia) Esperanza kaleko 12. zenbakian dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aukez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala