Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4577

EBAZPENA, 2020ko urriaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da, 2020-2022 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Aldez aurretik, komenigarria da adieratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren 2020ko ekainaren 24ko ebazpen horren bi huts-zuzenketa argitaratu direla dagoeneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2020ko uztailaren 17ko 140. zenbakian eta 2020ko uztailaren 29ko 148. zenbakian, hurrenez hurren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 24ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita langabeei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, 2020-2022 urteetarako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Ebazpena 2020ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 127. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsak:

– 2020/2556 (68/36) orrialdetik 2020/2556 (68/37) orrialdera, I. eranskinean akats bat dago kopuruetan; beraz, zuzendu egin behar dira.

Ulergarriagoa izateko, I. eranskin osoa ordezkatzen da ebazpen honi erantsita datorrenarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala