Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4571

EBAZPENA, 2020ko urriaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Leticia Abecia Aliende andreak gainditu egin duela 2020ko martxoaren 11ko ebazpenak (2020ko maiatzaren 26ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Mikrobiologia» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Leticia Abecia Aliende andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***2699**. Kodea: IDPTCL1 – D00093-2. Jakintza arloa: Mikrobiologia. Saila: Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Digestio-mikrobiota eta ostalariarekin duen interakzioa osasunaren eta gaixotasunean».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko urriaren 21a.

Errektorea.
EE (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala