Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4564

1164/2020 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ana Isabel Aldasoro Ruiz andrea Groseko kontsulta espezializatuko Erizaintzako gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

949/2020 Ebazpenaren bidez onartu zen Osakidetzako Donostialdeko ESIan Groseko kontsulta espezializatuan Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Balorazio Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ana Isabel Aldasoro Ruiz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen askez, Groseko kontsulta espezializatuan Erizaintzako Gainbegirale Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Isabel Aldasoro Ruiz andrea izendatzea Groseko kontsulta espezializatuan Erizaintzako gainbegirale Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri interesdunari eta Donostialdeko ESIari emango zaie.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko urriaren 1a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala