Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4539

IRAGARKIA, lurpeko urak ikertzeko baimen-prozedurako ebazpena jakinarazteko.

Jakinarazpen pertsonala egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakitera ematen da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari baimena eman zaiola, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, Berriatua udal mugartean (Bizkaia), «Berriatua-B zundaketaren eraikuntza proiektua» burutu ahal izateko lurpeko urak ikertzeko, biztanleria hornitzeko xedearekin.

Ekainaren 23ko, Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta beraientzat banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 14a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala