Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4531

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita espedientearen instruktoreak 5/2020 zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena.

Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamen hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, interesdunari jakinarazten zaio 2020ko irailaren 14an ebazpen-proposamena eman dela, osasun-arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunari ohartarazten zaio 15 egun balioduneko epea duela alegazioak aurkezteko, ebazpen-proposamena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak izango ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 22a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala