Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4526

IRAGARKIA, 2020ko urriaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-prozedurei buruzko ebazpenak jakinarazten baitira (desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko 2016ko laguntzen deialdia).

2020ko urriaren 14an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduraren zenbait ebazpen eman ditu, Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutako maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. artikuluaren arabera eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko martxoaren 16ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartutako deialdiaren arabera (EHAA, 2016-03-18). Ebazpenen arrazoia izan da ez dela bete kontratutako langileen egonkortasuna mantentzeari buruzko eskakizuna.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hauek interesdunei jakinarazten zaizkie, eta jakitera ematen zaie honek amaiera ematen diola administrazio-bideari eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dutela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Xede horrekin, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela espedienteen gaineko ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala