
213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 4 orri.)
- EPUB (272 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4520
EBAZPENA, 2020ko urriaren 6koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan osasuna sustatzeko jarduerak egin daitezen 2020ko ekitaldian.
Osasuneko sailburuaren 2020ko maiatzaren 19ko Aginduaren arabera –zeinaren bidez onartzen baitira 2020ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak, Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko–, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.
Balorazio Batzorde horrek 2020ko urriaren 2an egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei laguntzak ematea.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei laguntzarik ez ematea eta horretarako egon diren arrazoiak adieraztea, deialdiaren agindua oinarri hartuta.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2020 urriaren 6a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.
RSS