
213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4519
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2020ko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen “Summa Aldapeta” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 15eko Aginduaren testuan (2020ko urriaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 200. zk.). Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «Summa Aldapeta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Gaztelaniazko argitalpenean, 4. artikuluan, 2020/4176 (1/2) orrialdean, honela dio:
«Denominación específica: «Summa Aldapeta».
Titular: Fundación Educación Marianistas Domingo Lázaro».
baina honela esan behar du:
«Denominación específica: «Aldapeta Maria».
Titular: Fundación Educación Marianista Domingo Lázaro».
Euskarazko argitalpenean, 4. artikuluan, 2020/4176 (2/1) orrialdean, honela dio:
«Titularra: Fundación Educación Marianistas Domingo Lázaro».
baina honela esan behar du:
«Titularra: Fundación Educación Marianista Domingo Lázaro».
RSS