Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4514

AGINDUA, 2020ko urriaren 22koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, eskumenak eskuordetzen dizkiona Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari.

Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 4.2.f) artikuluak ezartzen duenez, Segurtasuneko sailburuari dagokio kontratazio-organo gisa jardutea eta sailaren gastuak baimentzea, egiteko horiek Jaurlaritzaren Kontseiluari edo saileko beste organo batzuei esleitu ez zaizkienean.

Bestalde, 83/2017 Dekretuaren 10.2 artikuluak ezartzen du Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako titularrari dagokiola sailaren 300.000 euroko edo hortik beherako gastuak baimentzea, eta sailaren kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak erabiltzea kopuru horretako edo hortik beherako lizitazio-oinarria duten aurrekontu-espedienteetan. Era berean, Jaurlaritzaren Kontseiluari egokituko zaio 5.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hala ezartzen baita Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen 29.1 artikuluan, kontratatzeko eta gastua baimentzeko arauei buruzkoan.

Hori horrela izanik ere, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39.4 artikuluak aurreikusten du sailburuek sailburordeei eta zuzendariei eskuordetu ahal izango dizkietela haien eskumenen egikaritza. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluak ere beste horrenbeste aurreikusten du, alegia administrazio publikoetako organoek administrazio bereko beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman ahal dizkietela, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan, eta baita administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeei ere.

Azkenik, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legeak ere –Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak estatuko ordenamendu juridikora egokitzen dituenak- bere 61.2 artikuluan jaso egiten du, halaber, kontratazio-organoek haien arloko eskumenak eta ahalmenak eskuordetu edo deskontzentratu ahal izango dituztela kasuan kasu eskumenak eskuordetzeko edo deskontzentratzeko aplikagarriak diren arauak eta formalitateak betez gero, baldin eta administrazio-organoak badira.

Hortaz, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 4.2 f) artikuluak Segurtasuneko sailburuari atxikitzen dizkion eskumenak aintzat hartuta, eta muntarengatik Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion eskumenak salbu utzita, honako hau

EBAZTEN DUT:

I.– Eskumen hauek eskuordetzea Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari:

a) Sailaren 300.000 euroko edo hortik gorako gastuak baimentzea, eta sailaren kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak erabiltzea kopuru horretako edo hortik gorako lizitazio-oinarria duten aurrekontu-espedienteetan.

b) 300.000 euroko edo hortik gorako administrazio-kontratuak sinatzea, kontratuon luzapenak baimentzea eta sinatzea, eta adierazitako munta gainditzen duten luzapenen gastua baimentzea, eta baita sailaren kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak erabiltzea kopuru horretako edo hortik gorako lizitazio-oinarria duten aurrekontu-espedienteetan ere.

II.– Eskuordetzaren egikaritzan sinatutako ebazpen eta egintzetan, adierazi egin beharko da hala sinatu direla eta zeinek duen jatorrizko eskumena.

III.– Eskuordetza honek sinatu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu eraginak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 22a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala