
213. zk., 2020ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (361 KB - 22 orri.)
- EPUB (238 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
4512
IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko legelarien kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoei buruzkoa.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2020ko urriaren 20ko erabakia betez, agintzen dut:
Lehenengoa.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko legelarien kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesurako, 2020ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2020ko urriaren 6ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 9.a, 2020ko urriaren 9koa).
Bigarrena.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Eusko Legebiltzarreko legelarien kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak.
Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2020ko urriaren 20ko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Laugarrena.– Oinarri espezifiko hauek ondorioak sortuko dituzte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 20a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.
EUSKO LEGEBILTZARREKO LEGELARIEN KIDEGOAN KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiaren xedea.
1.1.– Deialdi honen xedea da finkatzea Eusko Legebiltzarreko legelarien kidegoko plazak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko arauak.
1.2.– Deialdiko plazak.
Legelari-plaza 1.
Atxikipena: Idazkaritza Nagusia. Zerbitzu Juridikoak.
1.3.– Legebiltzarreko Administrazioko kidegoa: legelariak.
1.4.– Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.
1.5.– Eskatutako titulazioa: lizentziatura edo titulazio baliokidea, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren arabera, Gizarte eta Zuzenbide Zientzien adarrean, unibertsitate-irakaskuntza ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera (gradua Zuzenbidean, gradua Zuzenbidean / Bachelor of Laws, gradua Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoetan).
1.6.– Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 4, nahitaezkoa.
1.7.– Lanpostuaren eginkizun nagusiak: II. eranskinean ezarritakoak.
2.– Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urriaren 29an hasiko da eta 2020ko azaroaren 17an, 23:59an, bukatuko da.
3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.
Deialdian jarraitu beharrekoak izango dira, batetik, Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, Mahaiak 2015eko martxoaren 17an onetsiak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2015eko apirilaren 1eko 62. zenbakian argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.
4.– Parte hartzeko eskakizunak, hautaketa-prozesuaren bilakaera eta plazaren esleipena.
4.1.– Plazarako lehiatzaileek oinarri orokorretako 3.3 paragrafoan orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.
4.2.– Eskabidea, oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, Internet bidez bete behar da, Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan.
4.3.– Legelarien kidegoarentzako tasa 20 euro da.
Tasa 4.5 oinarrian aurreikusitako eran ordaindu ahal izango da, honako erakunde hauetan (banka elektronikoaren bidez edo sukurtsalean): Kutxabank eta Laboral Kutxa.
4.4.– Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiko ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.
5.– Epaimahaia.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak, oinarri orokorretako 6. oinarrian xedatutakoaren arabera.
Nolanahi ere, hauek izango dira epaimahaiko kideak: Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, zeina mahaiburu izango baita; Eusko Legebiltzarreko legelari nagusia; unibertsitateko katedradun bat; autonomia-erkidego bateko legebiltzar bateko, Gorte Nagusietako edo batzar nagusietako legelari bat; Eusko Legebiltzarreko legelari bat; Eusko Legebiltzarreko beste funtzionario bat, Langileen Batzordeak, haren espezializazioarengatik, proposatua; eta Eusko Legebiltzarreko legelari bat, zeinak idazkari-lanetan jardungo baitu.
6.– Oposizio-aldiko ariketei dagozkien arauak.
Oposizio-aldiko ariketak ezin izango dira hasi harik eta, gutxienez, sei hilabete igaro arte deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Lehenengo ariketaren eguna, ordua eta tokia Interneten argitaratuko dira, bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan, gutxienez bost egun lehenago, betiere. Argitaratu ordez, lehiatzaileei zuzenean eta modu frogagarrian jakinarazi ahal izango zaie, aurreko epe berean. Gainerako ariketak egiteko ondoz ondoko iragarkiak jakitera emango dira lehen aipatutako Interneteko helbideetan, gutxienez 48 ordu lehenago, betiere.
Ariketa guztiak izango dira derrigorrezkoak eta kanporatzaileak. Lehenengo eta bigarren ariketak 0 eta 50 puntu arteko puntuazioarekin kalifikatuko dira. Hautaketa-prozesutik kanpora geratuko dira dagokion ariketan gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak. Hirugarren ariketa 80 punturekin kalifikatuko da, eta 40 puntu lortu beharko dira ariketa gainditzeko.
Edozein gai erantzun gabe utziz gero edo edozein gaitan epaimahaiaren irizpidez 0 puntu ateraz gero, lehiatzailea kanpoan geratuko da.
Balorazio-irizpidetzat hartuko dira zorroztasuna eta gaien ezagutza, batez ere gai hauena: arau, kontzeptu eta erakunde juridikoak, teoria doktrinalak eta jurisprudentzia, bereziki Konstituzio Auzitegiarena. Halaber, aintzat hartuko dira azalpenaren kalitatea eta ariketaren defentsa, batik bat erabilitako terminologiaren argitasuna, koherentzia, sistematizazioa, hitz-etorria eta zehaztasuna. Hirugarren ariketan, aintzat hartuko da, aurrekoez gain, planteatzen den edo diren gaien arrazoiketa analitikoa eta sintetikoa, bai eta gai bakoitzari eskainitako denbora ere, haien garrantziari dagokionez.
Lehenengo eta hirugarren ariketak, egin ondoren, agerian irakurri beharko dituzte lehiatzaileek epaimahaiaren aurrean. Beren ariketaren testua irakurtzen ez duten oposiziogileek beren eskubideak galduko dituzte. Irakurketa horretarako, epaimahaiak dei egingo die lehiatzaileei, gutxienez bi egun lehenago; lehiatzaileek etsaminak gorde diren gutun-azala ireki beharko dute, eta idatzi dituzten orriak irakurri.
Oposizio-aldiko proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emango ditu oposizio-aldiaren behin-behineko emaitzak, ahalik eta lasterren, eta epe bat ezarriko du, gutxienez ere hiru egun baliodunekoa, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den egunetik kontatuta, dagozkion erreklamazioak egiteko.
Lehenengo ariketa:
Idatzizko azalpen bat egin beharko da, gehienez ere sei orduz, I. eranskinean azaltzen den programako lau gairi buruz.
Bost gai aterako dira zozketaz I. ataletik V.era bitartekoetatik, biak barne, eta beste bost VI. ataletik XII.era bitartekoetatik, biak barne. Epaimahaiak bi gai aukeratuko ditu, zoriz hautatutako bost gaiko bi multzo horietako bakoitzetik.
Bigarren ariketa:
Ahoz azaldu beharko dira sei gai, programako II. ataletik V.era bitartekoetatik (biak barne), gehienez ere 75 minutuko epean.
Hamar gai aterako dira zozketaz II. eta III. ataletatik, eta beste hamar IV. eta V. ataletatik. Epaimahaiak gai bat aukeratuko du hamarreko lehenengo multzotik, eta gainerakoa oposiziogileak aukeratuko du. Ondoren, epaimahaiak hiru gai aukeratuko ditu hamarreko bigarren multzotik, eta gainerakoa oposiziogileak aukeratuko du.
Sei gaiak horrela erabakirik, oposiziogileak 20 minutu izango ditu bere azalpena prestatzeko, eta ezin izango du inolako materialik kontsultatu. Ahozko azalpena egiten ari den bitartean, aurrez prestatu duen eskemaz baliatu ahal izango da, halakorik bada.
Hirugarren ariketa:
Bi txosten juridiko idatzi beharko dira, bata Legebiltzarreko dokumentu bat edo gehiago kalifikatzeari eta tramitatzeko onartzeari buruz, eta bestea konstituzio- edo administrazio-zuzenbideko arazoren bati buruz. Kasu bietan, txosten horietan tratatu behar diren egitatezko kasuak eta alderdiak zein diren epaimahaiak zehaztuko du. Oposiziogileek zortzi ordu izango dituzte bi txostenak idazteko.
Ariketa egiteko, beren eskura izango dute epaimahaiak, kasua hori bada, ebazteko entregatzen duen espedientea, baita ohiko lege- eta jurisprudentzia-bildumak eta haien aurkibideak (datu-baseak) eta lehiatzaileak berak ekarri nahi duen legegintzako beste edozein material ere, baldin eta argitalpenek testuak hitzez hitz eta bestelako iruzkin edo gehigarririk gabe jasotzen badituzte. Ezein kasutan ezin izango da erabili lehiatzaileek ekarritako azterlan doktrinalik edo ekipo elektronikorik (PCa, tableta, eta abar).
Lehiatzaile kopuruaren arabera, epaimahaiak erabaki dezake xede horietarako gaitutako ordenagailu batekin egitea proba.
Ariketa zuzentzeko irakurtzen den bitartean, epaimahaiak eskatu ahal izango die oposiziogileei zabal ditzatela beren idazkian azaldutako irizpideak, gai edo irizpenen inguruan.
7.– Euskarako proba.
Euskarako probaren helburua izango da 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, eta oinarri orokorretako 8.2 paragrafoaren arabera egingo da.
8.– Lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruzko arauak.
Lehiaketa-aldia ebaluatuko da oposizio-aldiko azken ariketa burutu ondoren. Epe bat irekiko da, 10 egunekoa gutxienez, ariketak gainditu dituztenek merituen dokumentazio justifikagarria ekar dezaten. Merituak alegatu eta egiaztatuko dira oinarri orokorretako 10. oinarrian xedatutakoaren arabera. Alegatutako merituak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako eduki beharko dira.
Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa ondorengo meritu-baremoaren arabera emandako puntuen batura izango da –gehienez, 20 puntu–:
1) Lanbide-esperientzia (10 puntu).
a) Eusko Legebiltzarrean eta beste legebiltzarretan legelarien kidegoko funtzio eta eginkizunetan funtzionario gisa emandako zerbitzuengatiko lanbide-esperientzia 0,05 punturekin baloratuko da lan egindako hilabeteko. Gehienez ere, 10 puntu emango dira.
b) Beste administrazio publiko batzuetan deialdiaren xede den plazak berezko dituen eginkizunetan A-1 edo A-2 titulazio-taldeko kidegoetako funtzionario gisa izandako lanbide-esperientzia 0,02 punturekin baloratuko da lan egindako hilabeteko. Gehienez ere, 5 puntu emango dira. Atal honetan, baloratuko da bereziki legelarien kidegoari esleitutako eginkizunetan aritu dela agerian uzten duen lanbide-esperientzia; hau da, eginkizun hauek esleituak dituzten funtzionario-kidegoetan aritu izana: aholkularitza juridikoa; txosten juridikoak eta araudi-kontrola egitea, eta konstituzio- edo estatutu-organoak epaiketan defendatzea.
Ez atal batean ez bestean, ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak. Zenbaketa egiteko, lan egindako aldien batura egingo da, eta, batura hori egin ondoren, ez dira aintzat hartuko hilabetetik beherako zatiak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa joko da hilabetetzat.
Ezinbestekoa izango da aritu izaniko instituzio publiko edo erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagirian agertu beharko dira lanpostuaren izena, egindako lan zehatzak eta haietan aritutako aldia.
Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarrean lan egiten duten lehiatzaileek ez dute ziurtagiri hori ekarri beharrik izango instituzio horretako merituei dagokienez.
2) Graduondoko prestakuntza eta titulazio ofizialak (5 puntu).
Gehienez ere 5 punturekin baloratuko dira, ondoren azaltzen den baremoaren arabera, lanpostuaren eginkizunei eta lanpostu horretarako eskatutako titulazioari lotutako titulazio ofizialak eta graduondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 5 puntu.
– Doktorea: 3 puntu.
– Graduondoko masterra: puntu 1.
– Lotura duen goi-mailako beste titulazio bat: puntu 1.
3) Irakaskuntza-jarduerak, zientzia-jarduerak eta ezagutza zabaltzekoak (5 puntu).
Gehienez ere 5 punturekin baloratuko dira, baldin eta jarduera horiek darabiltzaten gaiek zuzeneko lotura badute legelari-lanpostuaren berezko eginkizun eta lanekin. Ondoren azaltzen den baremoaren arabera baloratuko dira:
– Unibertsitateko fakultate edo eskolako katedraduna izateagatik Konstituzio Zuzenbidean, Administrazio Zuzenbidean (urteko): 2 puntu.
– Unibertsitateko fakultate edo eskolako katedraduna izateagatik zuzenbideko beste gai batzuetan (urteko): puntu 1.
– Irakasle titularra edo elkartua izateagatik unibertsitateko fakultate edo eskolan (urteko): puntu 1.
– Ikastaroak, jardunaldiak edo mintegiak emateagatik prestakuntza-zentro ofizialetan (orduko): 0,05 puntu.
– Legelari-postuaren eginkizunei lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak aurkezteagatik, komunikazioak egiteagatik edo hitzaldiak emateagatik: gehienez ere 5 puntu.
4) Hizkuntzak (4 puntu).
Ingeles, frantses eta alemaneko titulu edo ziurtagiriak baloratuko dira, gehienez ere 4 punturekin, ondorengo baremoaren arabera:
C2 maila: 2 puntu.
C1 maila: 1,5 puntu.
B2 maila: puntu 1.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzeko ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren «Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokide diren titulu eta ziurtagiriak» eranskinean agertzen diren titulu eta ziurtagiriak bakarrik hartuko dira aintzat.
Hizkuntza beraren maila bat baino gehiagoren ziurtagiria izanez gero, maila altuenekoa bakarrik baloratuko da.
9.– Azken kalifikazioa eta berdinketa-hausterako irizpideak.
9.1.– Azken kalifikazioa.
9.1.1.– Oinarri orokorretan xedatutakoaren arabera, lehiatzaile bakoitzaren azken kalifikazioa oposizio-aldian eta merituen balorazioan lortutako puntuazioen batura izango da.
9.1.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak Interneten argitaratuko dira, bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan. Helbide horien bitartez kontsultak egiteko, NANaren zenbakia eta eskaeraren erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.
9.2.– Berdinketa hausteko irizpideak.
9.2.1.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4.a artikulua aplikatuz, ulertuko da lehiatzaileek gaitasun bera dutela berdinketa gertatzen bada hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan, hau da, proba guztiak egin eta baloratu eta dagozkion merituak batu ondoren.
9.2.2.– Berdinketa gertatuz gero, lehentasun-ordena ezarriko da ondorengo irizpideei jarraikiz, bata bestearen ondotik:
1) Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldian.
2) Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko hirugarren ariketan.
3) Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko bigarren ariketan.
4) Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko lehenengo ariketan.
5) Nork lortu duen puntuaziorik handiena lanbide-esperientziagatik.
6) Nork lortu duen puntuaziorik handiena lehiaketa-aldian.
7) Nork lortu duen puntuaziorik handiena graduondoko prestakuntzan eta titulazioetan.
8) Nork lortu duen puntuaziorik handiena irakaskuntza-jardueretan, zientzia-jardueretan eta ezagutza zabaltzekoetan.
9) Nork lortu duen puntuaziorik handiena hizkuntzetan.
I. ERANSKINA
LEGELARIEN KIDEGOAREN GAI-ZERRENDA
I.– Zuzenbidearen teoria orokorra (13 gai).
1.– Zuzenbidearen iturrien teoria orokorra. Iturriak Espainiako ordenamendu juridikoan: zerrenda eta antolamendu hierarkikoa.
2.– Arau juridikoa. Kontzeptua eta egitura. Arau motak.
3.– Legea: kontzeptu materiala eta formala; betekizunak eta motak.
4.– Ohitura, zuzenbidearen bigarren mailako eta autonomiadun iturri gisa; motak; ohituraren froga. Zuzenbidearen printzipio orokorrak; funtzioak. Jurisprudentzia: haren balioa. Autoreen doktrina.
5.– Zenbait sistema juridiko: sistema erromatar-germanikoa; Common Law sistema.
6.– Arau juridikoen aplikazioa eta interpretazioa: kontzeptua, motak, elementuak eta erregelak. Ekitatea. Analogia.
7.– Arau juridikoen eraginkortasuna. Lurralde-, pertsona- eta gai-esparrua. Arauen indarraldia; isilbidezko indargabetzea. Zuzenbide iragankorreko arauak. Atzeraeraginik ezaren printzipioa.
8.– Harreman juridikoaren subjektua. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Nortasunaren eskubideak.
9.– Pertsona juridikoak: izaera eta motak. Pertsona publikoak eta pribatuak.
10.– Harreman juridikoak. Subjektu pribatuen arteko harremanak eta subjektu publikoen eta pribatuen artekoak.
11.– Eskubide subjektiboa. Egoera juridiko subjektiboak.
12.– Eskubideen tutoretza juridikoa. Autotutoretza eta tutoretza jurisdikzionala. Akzio-eskubidea.
13.– Zehapen juridikoak.
II.– Teoria politikoa eta konstituzio-historia (21 gai).
14.– Estatu modernoaren jatorria. Monarkia nazionalak. Subiranotasunaren ideia. Absolutismoaren teoria politikoa. Estatu-aparatua absolutismoan.
15.– Nazioaren ideia. Nazioa entitate soziologiko gisa eta politikaren subjektu gisa. Nazioaren kontzeptu juridikoak eta soziologikoak.
16.– Estatua. Estatu motak eta estatu erak. Estatuaren osagaiak. Estatua eta erregimen politikoa.
17.– Estatuaren egitura. Estatu baterakoiak eta estatu federalak. Nazio-estatuaren teoria. Estatu konfederala. Estatu federala. Eskualde-estatua. Autonomien estatua.
18.– Estatu Batuetako konstituzio-sistema. Ideia politikoak Amerikaren independentzian. Presidentea eta Kongresua. Batasuneko eta estatuetako botereak. Cheks and balances sistema.
19.– Britainia Handiko konstituzio-sistema: Koroa, Kabinetea eta Parlamentua. Botere-itzultzea eta erakunde kontsonazionalak (Eskozia, Gales, Ipar Irlanda).
20.– Italiako eskualde-sistema. Estatutu arruntak eta araubide berezikoak. Eskualdeen eskumenak eta erakundeak.
21.– Alemaniako sistema federala. Landetako konstituzioak. Landen eskumenak eta erakundeak.
22.– Estatu liberala. Jatorria eta bilakaera historikoa. Printzipio ideologikoak eta egiturazkoak. Erakundeak. Lehenengo konstituzio-testuak.
23.– Zuzenbide-estatu soziala eta egungo konstituzionalismoa. Doktrina politiko klasikoen bilakaera. Zientzia politikoaren eta konstituzio-zuzenbidearen joera berriak.
24.– Alderdi politikoak. Kontzeptua. Justifikazio teorikoa. Alderdien funtzioak egitura demokratiko-liberalean. Motak. Alderdi-sistemak. Zuzeneko interes-ordezkaritza: presio-taldeak. Alderdi politikoen finantzaketa eta haren kontrola. Bereziki, Espainiako finantzaketa-sistema.
25.– Demokrazia zuzeneko instituzioak. Erreferenduma eta plebiszitua. Herri-ekimena. Zuzeneko demokraziako beste mekanismo batzuk.
26.– Hauteskunde-sistemak. Gehiengoko sistemak, sistema proportzionalak eta sistema mistoak. Hauteskunde-sistemaren eragina indar politikoetan.
27.– Sozialismoa. Teoria politikoa. Estatu sozialistak: konstituzionalismoa eta erakundeak. Krisia eta haren ondorioz estatu sozialistak desagertzea Europan.
28.– Faxismoa. Pentsaera politikoa eta esperientzia historikoak. Autoritarismoa gaur egun. Arrazismoa eta xenofobia.
29.– Estatu liberalaren jatorriak Espainian. Konstituzio-ideia; 1812ko Konstituzioa.
30.– Konstituzionalismo liberal zibila: 1834ko Errege Estatutua; 1837ko eta 1845eko konstituzioak. Konstituzionalismo liberal politikoa, 1869 eta 1876.
31.– Konstituzionalismo demokratikoa: 1931ko Konstituzioa eta 1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua. Legezkotasun konstituzionalaren haustura: Francoren diktadura eta konstituzionalismoaren demokrazia-eskakizuna.
32.– Konstituzioaren kontzeptua. Hitzaren adiera-aniztasuna. Konstituzioaren adiera formala eta esanahi ideologikoa. Kritika historikoak eta ideologikoak eta egungo planteamenduak. Konstituzioen sailkapena.
33.– Konstituzioa arau positibo gisa. Konstituzioen edukia.
34.– Konstituzioaren aldagaiztasuna. Konstituzio-erreformarako prozedurak. Erreformarako mugak. Dakartzan arazo juridikoak. Konstituzioaren defentsa.
III.– Konstituzio- eta estatutu-zuzenbidea (42 gai).
35.– Espainiako 1978ko Konstituzioa. Ezaugarriak, oinarrizko edukia, egitura eta printzipio konstituzionalak. Balio nagusiak. Konstituzio-erreformarako prozedura.
36.– Konstituzioa arau juridiko nagusi gisa. Konstituzionaltasun-blokea. Konstituzioaren interpretazioa. Ordenamendu juridikoaren egitura.
37.– Iturri-sistema Konstituzioan (I): lege organikoak. Autonomia-estatutuak.
38.– Iturri-sistema Konstituzioan (II): lege arrunta. Konstituzioaren 150. artikuluan aurreikusitako legeak.
39.– Iturri-sistema Konstituzioan (III): autonomia-erkidegoen legegintza-ahala. Estatuaren legeekiko artikulazioa: eskumen-printzipioa. Legegintza-ahal autonomikoaren mugak.
40.– Iturri-sistema Konstituzioan (IV): lege-indarra duten botere betearazlearen xedapenak. Lege-dekretuak. Legegintzako dekretuak.
41.– Iturri-sistema Konstituzioan (V): erregelamenduak egiteko ahala. Zuzenbidearen beste iturriak.
42.– Nazioarteko ordenamendu juridikoaren eragina Konstituzioak ezartzen duen iturri-sisteman. Nazioarteko eta nazioz gaindiko zuzenbideko arauen balioa. Nazioarteko tratatuak: balioa eta onesteko prozedurak. Giza eskubideen arloko nazioarteko tratatuak. Europar Batasuneko zuzenbidea eta Konstituzioa.
43.– Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa 1978ko Konstituzioan. Printzipio informatzaileak. Botere publikoak eta herritarrak Konstituzioaren mende egotea. Herritarren eta haiek osatzen dituzten taldeen askatasuna eta berdintasuna sustatzea. Honako printzipio hauek: legezkotasuna, arauen arteko hierarkia, arauen publikotasuna, xedapen zehatzaileen atzeraeraginik eza, segurtasun juridikoa, erantzukizuna eta botere publikoen nahierakeriaren debekua.
44.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (I). Kontzeptua eta motak. Arau-bermeak. Titulartasuna. Mugak. Eraginkortasuna. Interpretazioa. Eginbeharrak.
45.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (II). Berdintasuna. Edukia. Bereizkuntza legitimoa eta diskriminazioa. Botere publikoen ekintzarentzako mugak. Diskriminazio-eragile direla susmarazten duten kategoriak.
46.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (III). Babes judizial eraginkorra izateko eskubidea. Edukia eta irismena.
47.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (IV). Arlo pertsonaleko eskubideak. Bizitzarako eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea. Erlijio- eta pentsamendu-askatasuna. Ohorea eta norberaren irudia. Intimitatea. Komunikazioen sekretua. Informatikaren aurreko babesa. Adierazpen- eta informazio-askatasuna. Askatasun pertsonalerako eta segurtasunerako eskubidea.
48.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (V). Askatasun publikoak. Biltzeko eskubidea. Elkartzeko eskubidea. Kargu publikoetara heltzeko eskubidea eta parte hartzeko eskubidea. Eskariak egiteko eskubidea.
49.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (VI). Irakaskuntza-askatasuna eta hezkuntzarako eskubidea. Unibertsitate-autonomia. Sindikatu-askatasuna. Greba-eskubidea. Jabetza-eskubidea. Enpresa-askatasuna.
50.– Eskubideak eta askatasunak etetea: alarma-, salbuespen- eta setio-egoerak. Gizabanakoei eskubide jakin batzuk etetea.
51.– Estatuburua. Konstituzioaren araberako esanahia eta motak. Konstituzio-monarkia. Monarkiaren konfigurazioa Espainiako Konstituzioan.
52.– Gobernua. Erregimen politiko batzuetako eta besteetako egitura. Izendapena, iraupena eta erantzukizunak, bereziki Espainiako gaur egungo legebiltzar-erregimenari dagokionez. Gobernuko presidentea.
53.– Botere judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Auzitegi Gorena. Botere judizialaren antolaketa: jurisdikzio-ordenak eta instantziak.
54.– Gorte Nagusietarako eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako indarrean dagoen hauteskunde-zuzenbidea: Konstituzioan eta Estatutuan jasotakoak. Hautagai eta hautatzaile izateko eskubidea. Euskadiko hauteskunde-legedia. Bateraezintasuna eta hautaezintasuna. Hauteskunde-deialdiak. Hauteskunde-administrazioa, prozedura eta bermeak. Hauteskundeen kontrola.
55.– Konstituzioko eredu ekonomikoa: enpresa-askatasunaren eta merkatu-ekonomiaren babesa Konstituzioan. Barne-merkatuaren antolamendua; printzipio orokorrak eta gaiari buruzko eskumenen banaketa. Lehiaren Euskal Agintaritza. Sektore publikoa egituratzeko ereduak. Enpresa publikoa. Plangintza ekonomikoa; helburu edo xede instituzionalak. Konstituzioko mugak.
56.– Konstituzio-justizia (I). Konstituzio-justiziako sistemak. Espainiako Konstituzio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta funtzionamendua.
57.– Konstituzio-justizia (II). Konstituzio Auzitegiaren epaiak. Haien balioa eta irismena. Boto partikularrak. Konstituzio-prozesuetako prozedura-arau komunak.
58.– Konstituzio-prozesuak (I). Konstituzionaltasun-kontrola. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. Konstituzio-kontrakotasuneko auzia. Autoauzia.
59.– Konstituzio-prozesuak (II). Eskumen-gatazkak. Autonomia-erkidegoen egintza eta ebazpenen aurkaratzea. Konstituzio-organoen arteko gatazkak. Tributuei buruzko foru-arauak aurkaratzeko prozedurak. Foru-autonomiaren eta toki-autonomiaren defentsarako gatazkak.
60.– Konstituzio-prozesuak (III). Konstituzio-babesaren errekurtsoa. Betekizun prozesalak. Tramitazioa. Egintza etetea. Epaiaren edukia.
61.– 1979ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren aurrekari historikoak. Estatutuaren aldeko mugimendua. Proiektuak. 1936ko Estatutua. Euskadiko aurreautonomiaren araubidea.
62.– Eskubide historikoak 1978ko Konstituzioan. Lehen xedapen gehigarria. Eskubide historikoen berme instituzionala. Konstituzio Auzitegiaren interpretazioa.
63.– 1979ko Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Egitura, oinarrizko edukiak eta funtsezko printzipioak. Haren aldagaiztasuna: erreformatzeko prozedura. Autonomia-erkidegoen arteko hitzarmenak.
64.– Lurraldea eta biztanleria Euskal Autonomia Erkidegoa eratzeko osagai gisa. Auzotasuna. Euskaldun izaera politikoa. Hizkuntza ofizialak: euskara Estatutuan.
65.– Lehendakaria: erakunde-mailan duen tokia. Hautatzea, kargu-uztea eta eginkizunak.
66.– Eusko Jaurlaritza: egitura, antolaketa eta funtzionamendua. Erantzukizuna.
67.– Euskadiko lurralde historikoak. Antolaketa eta eskumenak. Hauteskunde-araubidea. Batzar nagusiak eta foru-aldundiak. Eskumen-banaketa erakunde erkideen eta foru-organoen artean.
68.– Eusko Legebiltzarraren organo mandatudunak: Arartekoa eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Eratzeko modua eta funtzioak. Gatazkak arbitraje bidez konpontzea: Arbitraje Batzordea.
69.– Euskadiren eskumenen tipologia. Eskumen esklusiboak. Lege-garapenerako eskumenak. Betearazpen-eskumenak.
70.– Euskadiren eskumena segurtasun publikoaren eta segurtasun pribatuaren arloan. Ertzaintzaren araubide juridikoa. Segurtasun Batzordea. Babes zibila. Espetxe-sistema.
71.– Euskadiren eskumenak hezkuntzan, unibertsitatean eta kulturan. Gizarte-komunikabideak.
72.– Euskadiren eskumenak justizia-administrazioari buruz. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Beste berezitasun batzuk. Eskumenak.
73.– Euskadiren eskumenak osasunean, gizarte-segurantzan, gizarte-zerbitzuetan, lanean eta lan-harremanetan. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak.
74.– Euskadiren eskumenak lurraldearen antolamenduan, etxebizitzan, ingurumenean, azpiegituretan, garraioetan, uraren arloan eta obra hidraulikoetan. Nekazaritza eta abeltzaintza. Industria, merkataritza eta turismoa.
75.– Euskadiren eskumenak zuzenbide zibilean, elkarte eta fundazioetan, zuzenbide publikoko korporazioetan eta tituludun lanbideetan, balio-merkatu eta kontratazio-zentroetan eta erregistro publikoetan. Kreditu-erakundeak eta aurrezki-kutxak.
76.– Legegintzarako eskuordetza Euskadin. Legegintzako herri-ekimena eta lurralde historikoen legegintza-ekimena: eremua eta prozedura.
IV.– Zuzenbide parlamentarioa (35 gai).
77.– Legebiltzarraren funtzioak. Bilakaera. Parlamentarismoaren ezaugarriak demokrazia garaikideetan.
78.– Legebiltzarra, alderdiak eta gizarte zibila. Alderdi-estatuaren teoria. Ordezkaritza-mandatua, haren oinarriaren legitimitatea eta hura aurkaratzea.
79.– Legebiltzarraren egitura. Ganbera bakarreko eta bi ganberako erabidea konstituzio-sisteman. Bigarren ganberak zuzenbide konparatuan; bereziki, Gorte Nagusiei dagokienez.
80.– Eusko Legebiltzarra: osaera, funtzioak, antolaketa eta funtzionamendua.
81.– Zuzenbide parlamentarioaren iturriak. Erregelamendua; beste iturri batzuk. Ohitura eta aurrekari parlamentarioak. Zuzenbide parlamentarioaren interpretazioa.
82.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Izaera juridikoa. Egitea eta erreformatzea. Egitura. Erregelamenduaren interpretazioa.
83.– Ganberak biltzeko deialdia: autodeialdia eta deialdi automatikoak eta beharrezkoak. Aldizkako bilerak eta bilkura-aldiak. Diputazio Iraunkorra.
84.– Bilkurak: motak; bilkura presentzialak eta telematikoak. Egun eta ordu baliodunak. Gai-zerrenda: prestaera eta esanahia. Quoruma eta haren motak. Epeak zenbatzea eta presakotzat jotzea. Dokumentuen erregistroa.
85.– Ganberak eratzea. Kredentzialak. Bateraezintasunak. Legebiltzarkideek uko egitea eta legebiltzarkideak ordeztea.
86.– Eusko Legebiltzarreko kideen estatutu juridikoa. Abantaila parlamentarioak. Legebiltzarkideen eskubide eta betebeharrak. Legebiltzarkideentzako zehapenak.
87.– Ganberen gobernu-organoak. Sistema nagusiak. Legebiltzarreko lehendakaritza. Mahaia: garrantzia eta izaera; hautatzea eta funtzioak. Bozeramaileen Batzarra.
88.– Talde parlamentarioak eta haien izaera juridikoa. Eratzea eta estatutua. Ganberen funtzionamenduan duten eragina. Talde Mistoa.
89.– Legebiltzarreko batzordeak: funtzioak, motak eta osaera. Ponentziak. Legebiltzarreko taldeartekoak.
90.– Ganberen Osoko Bilkura. Esanahi orokorra. Comittee of the Whole House erakundea. Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkura.
91.– Egintza parlamentarioak: teoria orokorra. Legegintzako egintzak eta legegintzaz bestekoak. Egintza parlamentarioen aurkako errekurtsoak: barne-errekurtsoak; Konstituzio Auzitegiko eta auzitegi arruntetako errekurtsoak.
92.– Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozedura. Legegintza-ekimena. Agerraldiak. Zuzenketak. Lege-proiektu eta -proposamenak erretiratzea. Presako prozedura.
93.– Legegintza-prozedura bereziak. Prozedura laburtu eta deszentralizatuak. Beste prozedura berezi batzuk.
94.– Eztabaida parlamentarioa. Sistemak. Hitz egiteko txandak; lehendakariaren etenak: arrazoiak; taldeek edo legebiltzarkideek atera ditzaketen gaiak. Oztopatze parlamentarioa. Adeitasun parlamentarioa.
95.– Botazioak. Egiteko moduak. Dei gabeko eta dei bidezko botazioak. Botoa emateko hurrenkera. Sistema arruntak eta bereziak. Boto-eskuordetza eta boto telematikoa. Berdinketak.
96.– Legeak onestea. Berretsi, promulgatu eta argitaratzea. Arlo horretan indarrean dagoen zuzenbidea.
97.– Legebiltzarraren funtzio ekonomikoak. Jatorria eta bilakaera. Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege-proiektua tramitatzeko prozedura. Kredituak gehitzea edo diru-sarrerak murriztea dakarten zuzenketak eta lege-proposamenak. Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak.
98.– Informazioa ganberetan. Informazio-tresnak: inkestak eta informazio publikoak. Hearingen sistema. Informazio-bilkurak. Azterketa-batzordeak. Ikerketa-batzordeak.
99.– Legebiltzarkideek informazioa jasotzeko eta dokumentazioa eskuragarri izateko duten eskubidea. Goi-kargudun eta funtzionarioen agerraldiak.
100.– Gobernuaren erantzukizun politikoaren ohiko prozedurak: lehendakaria hautatzea, zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa.
101.– Ganberen galdeketa-eskubidea: interpelazioak eta galderak.
102.– Politika- eta gobernu-ekintza sustatzeko prozedura parlamentarioak: Gobernuaren komunikazioak. Politika orokorreko eztabaidak. Legez besteko proposamenak, mozioak eta ebazpenak. Legegintza eskuordetuaren kontrol parlamentarioa. Lege-dekretuen kontrola.
103.– Eusko Legebiltzarraren harremanak konstituzio-organoekin. Ekimenak Gorte Nagusietan, Estatuko Gobernuan eta Konstituzio Auzitegian tramitatzeko prozedura parlamentarioak. Euskadi ordezkatzen duten senatariak izendatzea. Eusko Legebiltzarrak beste organo batzuetan dituen ordezkariak izendatzeko prozedura orokorra. Arartekoarekiko harremanak.
104.– Legebiltzarraren agintaldiaren iraungipena. Legebiltzarra desegiteko eskubidea. Moduak eta eraginak.
105.– Legebiltzarraren finantza-autonomia. Aurrekontua onetsi eta gauzatzea. Legebiltzarraren antolaketa- eta administrazio-autonomia. Administrazio parlamentarioaren egintzak.
106.– Eusko Legebiltzarraren barne-araubidea: Pertsonalaren Estatutua. Oinarrizko ezaugarriak. Sartzea eta uztea. Egoerak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Diziplina-araubidea. Egintza parlamentarioen kontrola langile arloan. Legegintza-teknikako laguntza: Eusko Legebiltzarreko legelarien eginkizunak. Aholkularitza tekniko juridikoa; jurisdikzio-organoetan eta Konstituzio Auzitegian ordezkatu eta defendatzea. Legelari nagusia. Legebiltzarreko administrazioaren zuzendaritza-eginkizunak.
107.– Hizkuntza ofizialen erabilera Eusko Legebiltzarrean. Erregelamenduko arauketa. Euskararen erabileraren hizkuntza-normalizazioa Administrazioan. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna.
108.– Legebiltzarreko eztabaiden erreprodukzioa. Bilkura-egunkariak eta aldizkari ofizialak. Herritarrek eskuragarri izatea Legebiltzarreko informazioa. Gardentasun-arauak Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduan.
109.– Araugintza-teknika (I). Planteamendu doktrinalak eta arauketa positiboak. Araugintza-teknikako jarraibideak: izaera eta edukia. Joera berriak arauen premia, bideragarritasuna eta eraginkortasuna egiaztatzeko. Izaera orokorreko xedapenak egiteko prozedura Euskadin.
110.– Araugintza-teknika (II). Arauen argitasun semantikoa: arauetako hizkuntza eta hizkuntza arrunta. Oinarrizko kontzeptu juridikoen harmonizazioa. Testu elebidunak. Arauen eduki homogeneoa eta osoa. Testuak kodifikatzea eta eguneratzea.
111.– Araugintza-teknika (III). Arauen egitura formala. Arauak ordenamendu juridikoan txertatzea: erregela materialak eta erregela formalak.
V.– Administrazio-zuzenbidea (32 gai).
112.– Administrazio publikoa. Administrazioa eta Estatuaren funtzioak. Administrazioa eta Estatuaren botereak. Administrazioa eta Gobernua. Administrazio-zuzenbidearen kontzeptua eta izaera juridikoa. Zuzenbide pribatuko administrazio-jarduna.
113.– Administrazio-erregelamendua. Kontzeptua eta justifikazioa. Baliozkoa izateko baldintzak. Banakako indargabetze-ezintasunaren printzipioa. Erregelamendu motak. Legez kontrako erregelamenduak. Autonomia-erkidegoen eta beste erakunde publikoen erregelamenduak.
114.– Harreman juridiko-administratiboa. Administrazio publikoen nortasun juridikoa. Estatuko Administrazioa. Autonomia-erkidegoak. Erakunde publikoen tipologia. Erakunde publikoen gaitasun juridikoa.
115.– Administratua eta haren gaitasun juridikoa. Eskubide publiko subjektiboak eta administrazio-ahalak. Eskubide subjektibo baldintzatuak eta interesak.
116.– Administrazioaren legezkotasunaren printzipioa. Ahalak legez ematea. Ahal arautuak eta diskrezionalak. Diskrezionalitatearen kontrola.
117.– Administrazio-prozedura erkidea eta herritarrek zerbitzu publikoak eskuragarri izatea bide elektronikoz: printzipio orokorrak, interesdunak, abstenitzea eta errekusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio-erregistroak. Herritarrek zerbitzu publikoak eskuragarri izatea bide elektronikoz: printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak administrazio publikoekin harremanak bide elektronikoz izateko.
118.– Administrazio-prozedura erkidea eta herritarrek zerbitzu publikoak eskuragarri izatea bide elektronikoz. Administrazio-prozeduraren faseak. Administrazio-prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.
119.– Administrazio-egintza: kontzeptua eta motak. Egintza politikoak eta egintza diskrezionalak. Administrazio-egintzaren osagaiak. Administrazio-egintzen eraginkortasuna. Administrazio-isiltasuna.
120.– Deuseztasunen teoria administrazio-zuzenbidean. Administrazio-egintzen erabateko edo zuzenbide osoko deuseztasuna. Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Deuseztagarritasuna. Errebokatzea.
121.– Gardentasuna eta gobernu ona. Gardentasunaren printzipio orokorrak. Aplikazio-eremua. Publikotasun aktiboa. Informazio publikoa eskuratzea. Sektore publikoko informazioa berrerabiltzea. Gobernu onaren printzipio orokorrak. Zerbitzu-kartak.
122.– Datu pertsonalen babesa: datuen tratamendua, kontzeptuak, printzipioak, pertsonen eskubideak eta tratamenduaren arduradunaren betebeharrak. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren bidezko egungo arauketa. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren funtzioak.
123.– Emakumeen eta gizonen berdintasuna. Euskal botere publikoen jarduna arautu eta gidatu behar duten printzipio orokorrak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Araudian eta administrazio-jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
124.– Ondasun publikoen teoria orokorra; jabari publikoa; ondare-ondasunak; herri-ondasunak; ondare nazionala. Euskadiren ondarea: hura osatzen duten ondasunak. Ondasunak eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Euskadiren ondarea atxikitzea eta desatxikitzea eta defendatzea.
125.– Nahitaezko desjabetzea: desjabetze-ahala eta prozedura; bermeak.
126.– Administrazioaren ondare-erantzukizuna. Justizia Administrazioaren funtzionamenduaren ondoriozko erantzukizuna. Estatu legegilearen erantzukizuna.
127.– Administrazioak esku hartzeko teknikak: baimena; emakida; eskubide-mugatzea; nahitaezko prestazioak; betebeharrak eta zamak; zehapenak.
128.– Administrazio publikoen laguntzen eta dirulaguntzen araubidea. Xedea eta helburua. Diruz laguntzearen printzipioak eta mugak. Dirulaguntza eta laguntza publikoen onuradunak. Emateko oinarri arautzaileak eta prozedurak. Dirulaguntzen justifikazioa. Dirulaguntzak eta laguntzak itzultzea.
129.– Administrazio-kontratuak: administrazio-kontratuak eta Administrazioaren kontratu pribatuak indarrean dagoen ordenamenduan. Kontratazio-prozedura. Kontratazioaren bermeak.
130.– Administrazio-kontratuen amaiera. Betetzea. Deuseztasuna. Desegitea. Kontratua lagatzea eta azpikontratua.
131.– Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Indarrean dagoen sistema. Jurisdikzioaren hedadura eta mugak. Alderdiak. Postulazioa. Administrazioaren defentsa.
132.– Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Prozedura. Epaia. Epaien aurkako errekurtsoak. Konstituzioaren 53.2 artikuluan aurreikusitako prozedura berezia.
133.– Administrazio publikoaren organoak. Motak. Izaera juridikoa. Organoen arteko harremanak.
134.– Administrazio publikoen arteko lankidetza: sektore-konferentziak, lankidetza-harremanak, partzuergoak. Toki-administrazioarekiko eta Europar Batasunarekiko harremanak.
135.– Administrazio-antolaketaren printzipio juridikoak: eskumena. Administrazio-hierarkia. Koordinazio-printzipioa.
136.– Funtzionario publikoak (I). Kontzeptua eta motak. Funtzionarioaren eta Administrazioaren arteko harremanaren izaera juridikoa.
137.– Funtzionario publikoak (II). Hautaketa, prestakuntza eta administrazio-karrera. Funtzionarioen egoera juridikoak. Eskubideak eta betebeharrak. Funtzionarioen erantzukizuna; motak: penala, zibila eta administratiboa. Funtzionario-harremana amaitzeko moduak (bereziki, Euskadin indarrean dagoen zuzenbideari dagokionez).
138.– Estatuaren Administrazioa. Estatuaren Administrazioaren organo zentralak. Ministro Kontseilua. Gobernuaren batzorde eskuordetuak. Presidentea, presidenteordea, ministroak, estatu-idazkariak, idazkariordeak, zuzendari nagusiak eta idazkari nagusi teknikoak. Estatuaren Administrazio periferikoa. Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariak. Gobernuaren ordezkariordeak.
139.– Estatu Kontseilua. Aurrekariak, bilakaera eta antolaketa. Eskumena; prozedura. Kontsulta-egintza eta haren balio juridikoa. Kontsulta-organo autonomikoak; bereziki, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.
140.– Autonomia-erkidegoen antolaketa. Autonomia-erkidegoetako Administrazioaren lurralde-antolaketa.
141.– Toki-administrazioa indarrean dagoen legedian. Toki-erakunde motak. Udalerria. Haren eskumenei buruzko ideia orokorra. Udal-agintari eta -erakundeak; bereziki, Autonomia Erkidegoak eta bertako foru-erakundeek Euskadiko toki-administrazioan dituzten eskumenei dagokienez.
142.– Probintzien antolaketa eta administrazioa. Probintziako agintari eta erakundeak. Toki-erakundeen ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak.
143.– Erakunde-administrazioa. Administrazio horren tipologia. Erakunde publikoak, bereziki Estatuaren agentziak. Beren jardueran zuzenbide pribatuaren mende dauden zuzenbide publikoko entitateak. Sozietate publikoak. Administrazio independenteak eta haien problematika konstituzionala. Erakunde-administrazioa Euskadiko ordenamendu juridikoan.
VI.– Nazioarteko eta Europar Batasuneko zuzenbidea (14 gai).
144.– Nazioarteko subjektuei buruzko teoria orokorra. Nazioarteko erakundeen nortasun juridikoaren arazoa. Gizabanakoa nazioarteko zuzenbidearen aurrean. Estatuak. Nazioarteko egintza juridikoak; bereziki, tratatuen zuzenbidea.
145.– Nazioartea. Nazioarteko erakundeak: kontzeptua eta motak. Nazioarteko erakundeen egitura. Nazio Batuen Erakundea: egitura eta funtzioak. Eskualde-erakundeak. Europako Kontseilua: egitura eta funtzioak. Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundea. Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea.
146.– Giza eskubideen nazioarteko babesa. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta geroztikako itunak. 1950eko Erromako Hitzarmena. Europako Kontseilua eta Giza Eskubideen Europako Auzitegia. NBEko Giza Eskubideen Kontseilua. Asilo-eskubidea, atzerritartasuna eta aberrigabeen egoera juridikoa. Nazioarteko Justizia Auzitegia.
147.– Europar Batasuna: erakunde-sistema, ezaugarri orokorrak. Europar Batasunari eskumenak esleitzeko sistema eta estatu kideen eskumenak. Organoak: Kontseilua eta Batzordea. Antolaketa, funtzionamendua eta eskumenak. Kontseilu Europarra.
148.– Europako Parlamentua. Jatorriak, osaera eta funtzioak.
149.– Ekonomia- eta diru-politika. Euroa. ECOFIN. Europako Banku Zentrala. Europako Inbertsio Bankua. Kontuen Auzitegia.
150.– Europar Batasuneko legegintza-prozedura. Legegintza-prozedura bereziak.
151.– Europar Batasuneko zuzenbidearen iturriak: jatorrizko zuzenbidea, zuzenbide eratorria, zuzenbide osagarria eta beste iturri batzuk; bereziki, Europar Batasunaren Tratatuari eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuari dagokienez.
152.– Europar Batasuneko zuzenbidearen ezaugarriak: zuzeneko aplikagarritasuna eta zuzeneko eragina. Lehentasuna. Batasuneko zuzenbidearen aplikazioa: agintari estatal eta azpiestatalen parte-hartzea. Konstituzio Auzitegiaren interpretazioa.
153.– Europako integrazio-prozesua eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako botereen barne-oreka. Eskumenen ordena konstituzionalaren gaineko eragin orokorrak. Autonomia-erkidegoen parte-hartzea Europar Batasunaren erabakien eraketan eta haien exekuzioan. Subsidiariotasun-printzipioa eta alerta goiztiarraren mekanismoa. Eskualdeetako Lantaldea.
154.– Legebiltzar nazionalak Europar Batasunean. Haien funtzioak Batasunaren erabakiak hartzeko prozesuan. Legegintza-proposamenak subsidiariotasun- eta proportzionaltasun-printzipioei egokitzen zaizkien kontrolatzea. Legebiltzar nazionalen beste funtzio batzuk.
155.– Batzordeak Europar Batasuneko zuzenbide bateratuaz egiten duen aplikazioa kontrolatzea. Batzordearen eskudantziak. Kontrol motak: a) estatu kideen gainean; b) eragile ekonomikoen gainean. Zehapenak Batasuneko zuzenbidea ez betetzeagatik.
156.– Justizia Auzitegiak Europar Batasuneko zuzenbideaz egiten duen aplikazioa kontrolatzea. Errekurtso motak: kontzeptua, izaera eta prozedura. Epaitu aurreko arazoa.
157.– Europar Batasunaren politikak. Barne-merkatua. Aduana-batasuna eta salgaien zirkulazio askea. Pertsona, zerbitzu eta kapitalen zirkulazio askea. Lehiaren zuzenbidea.
VII.– Finantza-zuzenbidea (16 gai).
158.– Administrazio publikoaren jarduera ekonomiko-finantzarioa. Ogasun publikoaren jatorria, kontzeptua eta izaera. Haren oinarri teorikoak eta metodologikoak.
159.– Tributu-boterea eta tributu-ahala. Konstituzio- eta tributu-printzipioak. Tributu-arauen aplikazio eta interpretazioa.
160.– Tributu-zuzenbidearen iturriak Espainiako Estatuan. Tributuei buruzko Lege Orokorra: esanahia eta printzipio integratzaileak. Tributuei buruzko foru-arau orokorrak.
161.– Diru-sarrera publikoak. Kontzeptua eta motak. Espainiako tributu-sistema: ikuspegi orokorra.
162.– Zerga: kontzeptua. Egiturazko printzipioak. Zuzeneko eta zeharkako zergapetzea.
163.– Autonomia-erkidegoen finantzaketa. Printzipio orokorrak. Zerga eta Finantza Politikako Kontseilua. Autonomia-erkidegoen baliabideak. Lurralde arteko konpentsazio-funtsa. Autonomia-erkidegoen tributu-boterea: mugak.
164.– Euskadiko Ogasuna (I): Estatutuan jasotakoa eta arau erregulatzaileak. Euskadiko Ogasun Nagusiaren diru-sarrerak. Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauak. Printzipio orokorrak. Zerga arloko harmonizazio-, koordinazio- eta lankidetza-ahalak. Zerga Koordinaziorako Organoa. Osaera eta funtzioak.
165.– Euskadiko Ogasuna (II): Kontzertu Ekonomikoaren araubidea antolamendu juridikoan. Kontzertuaren izaera eta ezaugarriak. Euskadiren eta Estatuaren arteko tributu-harremanen arauketa Kontzertu Ekonomikoan, arauak eta printzipio orokorrak, zerga-harmonizazioa eta Estatuarekiko lankidetzaren printzipioa.
166.– Euskadiko Ogasuna (III): Kontzertu Ekonomikoan jasotako zergak eta haien arauketa. Foru-erakundeen araugintza-eskumenak tributu itunduei dagokienez. Lotuneak.
167.– Euskadiko Ogasuna (IV): Euskadiren eta Estatuaren arteko finantza-harremanen arauketa Kontzertu Ekonomikoan, printzipio orokorrak. Kupoa: kontzeptua eta zehazteko metodologia.
168.– Euskadiko Ogasuna (V): Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako erakundeen arteko harreman ekonomiko-finantzarioak. Baliabide-banaketa euskal erakundeen artean. Herri Dirubideen Euskal Kontseilua.
169.– Euskadiko Ogasuna (VI): Estatuko Administrazioaren eta euskal erakundeen arteko harremanetarako organoak Kontzertua aplikatzeko. Kontzertu Ekonomikoaren sistema Europar Batasunaren esparruan. Kontzertuaren Legea eta haren aldaketak onesteko prozedura; kupoa zehazteko eta foru-erakundeek erakunde erkideei egin beharreko ekarpenen legeak onesteko prozedura.
170.– Gastu publikoa: kontzeptua, sailkapena eta mugak. Gastuaren eragin ekonomikoak. Metodoak eta finantzaketa.
171.– Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Aurrekontu-printzipioak eta haien bilakaera. Estatuaren aurrekontu orokorrak: kontzeptua, edukia eta ordenamendu juridikoaren iturriak; aurrekontu-programazio eta -kudeaketarako printzipio eta erregelak; bereziki, aurrekontu-egonkortasunaren eta aurrekontu-programazioaren printzipioa.
172.– Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak. Arautegia. Edukia eta egitura. Egiteko prozedura. Aldaketa, exekuzioa eta likidazioa.
173.– Euskal Administrazioaren finantza-jardueraren kontrola. Motak. Barne-kontrola. Kontrol parlamentarioa. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kontrola.
VIII.– Zuzenbide zibila (21 gai).
174.– Zuzenbidearen kontzeptua. Zuzenbide naturala eta zuzenbide positiboa. Zuzenbide objektiboa eta subjektiboa. Zuzenbide publikoa eta pribatua.
175.– Zuzenbide zibila: bilakaera eta gaur egungo edukia. Kode Zibila eta legedi osagarria.
176.– Euskal zuzenbide zibila. Aurrekari historikoak, foru-zuzenbideko lurraldeak, 1959ko Bilduma eta 1992an bilduma hori euskal zuzenbidean sartzea. Euskal zuzenbide zibilaren iturriak eta printzipioak. Aplikazio-eremua. Euskal auzotasun zibila. Ondare-zuzenbidearen printzipioak. Oinordetza-araubidea. Ezkontzako ondasunen araubidea eta familia-harremanak haustura- eta banantze-kasuetan.
177.– Eskubide subjektiboen erabilera: moduak. Hedadura eta mugak: eskubide-abusuaren doktrina eta eskubide-talka. Eskubide-aldaketa, -transmisioa eta -azkentzea. Uko egitea. Xedatzea.
178.– Egitate eta egintza juridikoak. Negozio juridikoa. Itxurazko negozioa eta negozio fiduziarioa. Negozio juridikoaren funtsezko osagaiak.
179.– Denbora eta harreman juridikoa. Preskripzioa eta motak. Preskripzio azkentzailearen kontsiderazio berezia. Iraungipena.
180.– Ondare-eskubideak. Kreditu-eskubideak eta eskubide errealak. Eskubide erreala: kontzeptua eta motak.
181.– Jabetza-eskubidea: gaur egungo irizpideak. Jabariaren edukia eta ahalmenak. Jabetza-eskubidearen babesa: erreibindikazio-akzioa: kontzeptua, ezaugarriak eta baldintzak. Jabetza deklaratzeko akzioa. Ukatze-akzioa.
182.– Edukitza: izaera juridikoa. Motak eta eraginak. Eskubide-edukitza. Edukitza eskuratzea eta galtzea. Ondasun higigarrien edukitza.
183.– Gozamen-eskubidea: kontzeptua, ezaugarriak eta motak; edukia. Gozamendunaren eta jabe soilaren eskubideak eta betebeharrak gozamen normalean. Erabilera- eta biztantze-eskubideak.
184.– Zortasunak: doktrina orokorra. Zortasun pertsonal eta borondatezkoak. Legezko zortasunak.
185.– Zentsu-eskubide erreala: motak, kontzeptua eta ezaugarriak Espainiako zuzenbidean. Azalera-eskubidea: kontzeptua eta izaera juridikoa. Ezaugarriak eta osagaiak.
186.– Berme-eskubide errealak. Bahitura: kontzeptua, eraketa, edukia eta azkentzea: antikresia.
187.– Hipoteka: kontzeptua, ezaugarriak eta motak. Edukia eta eraginak. Hipoteka-eskubide errealaren babesa. Zordunen babesa.
188.– Jabetza Erregistroa. Hipoteka-printzipioak. Titulu eta eskubide inskribagarriak. Inskripzioa eta haren eraginak. Prebentziozko oharpenak.
189.– Betebeharra: bilakaera eta izaera. Osagaiak. Subjektuak, objektua eta lotura. Betebeharren sorburuak. Betebehar naturalak Kode Zibilean.
190.– Kontratua eta haren osagaiak. Baldintza orokorrak. Kontratuen eraginkortasunik eza. Deuseztasuna, deuseztagarritasuna, hutsaltzea eta desegitea: kausak, ezaugarriak eta eraginak.
191.– Kontratuen interpretazioa. Kontratuen sailkapena. Aurrekontratua. Hirugarrenen aldeko estipulazioak.
192.– Salerosketa-kontratua. Izaera, osagaiak eta burutzea. Jabari-erreserbarako ituna. Geroratutako prezioagatiko baldintza desegilea.
193.– Errentamendu-kontratua. Zerbitzu-errentamendua eta obra-errentamendua.
194.– Kontratuz kanpoko erruz sortutako betebeharrak. Kontzeptua eta oinarria. Haien tratamendua Kode Zibilean. Kalte morala. Erantzukizun objektiboa: kontzeptua, oinarria eta gure zuzenbide positiboko irizpidea.
IX.– Zuzenbide prozesala (6 gai).
195.– Prozesua: izaera eta oinarria. Motak; prozesuaren funtsezko batasunaren arazoa. Konstituzioan jasotako printzipioak.
196.– Ordena jurisdikzionalak. Jurisdikzioaren azkentzea eta mugak. Eskumen-gatazkak.
197.– Prozesu zibilaren ezaugarri nagusiak. Prozesu arruntak eta bereziak; bereziki, oinarrizko eskubideak bermatzeko prozesu zibilari dagokionez.
198.– Prozesu penalaren ezaugarri nagusiak. Prozesu arruntak eta bereziak.
199.– Epaia. Arlo zibileko eta penaleko errekurtsoak.
200.– Lan-jurisdikzioa. Izaera eta printzipio informatzaileak. Espainiako legediaren sistema. Organo jurisdikzionalak. Eskumena. Jurisdikzio militarra.
X.– Zuzenbide penala (8 gai).
201.– Zuzenbide penala. Kontzeptua, edukia eta funtzioa. Zigorraren helburuak eta segurtasun-neurriaren funtzioa. Ius puniendiaren printzipio inspiratzaileak: mugak. Legezkotasun-printzipioa zigor arloan. Analogiaren debekua. Lege penala. Lege penalaren indarra denboran eta espazioan.
202.– Delitua eta haren kontzeptua teoria batzuen eta besteen arabera eta Kode Penalaren arabera. Delituen sailkapena. Delituaren teoria juridikoari buruzko ideia orokorrak: tipikotasuna, antijuridikotasuna; erruduntasuna eta graduak; egozgarritasuna.
203.– Erantzukizuna aldarazten duten inguruabarrak. Inguruabar salbuesleak, aringarriak eta astungarriak. Delitu-pilaketa, delitu jarraituak, ohikoak eta iraunkorrak.
204.– Zigorraren kontzeptua eta helburuak. Zigor motak indarreko kodearen arabera. Aplikazio-erregelak. Zigor eskubide-kentzaileak. Zigorrak betetzea, kentzea eta txikitzea. Erantzukizun penala azkentzea. Preskripzioa.
205.– Delituagatiko erantzukizun zibila. Oinarria eta motak. Subjektu erantzuleak. Errurik gabeko erantzukizuna. Erantzukizun zibila azkentzea: kausak eta eraginak. Zuhurtziagabekeria zigorgarria. Falta penalak eta falta administratiboak. Non bis in idem printzipioa.
206.– Konstituzioaren aurkako delituak. Estatuko erakundeen eta botere-banaketaren aurkako delituak. Konstituzioak bermatutako oinarrizko eskubideez eta askatasun publikoez baliatzean egindako delituak. Alderdi politikoen legez kontrako finantzaketa.
207.– Administrazio publikoaren kontrako delituak. Autoritatearen eta funtzionario publikoaren kontzeptua ondorio penaletarako. Prebarikazioa eta beste portaera bidegabe batzuk. Desobeditzea eta laguntza ukatzea. Dokumentu-zaintzako desleialtasuna eta sekretu-haustea. Funtzionario-eroskeria. Influentzia-trafikoa. Bidegabeko erabilera. Iruzurra eta legearen aurkako ordainarazpenak. Debekatutako negoziazioak, eta funtzioa betetzean egindako gehiegikeriak.
208.– Ogasun publikoaren eta Gizarte Segurantzaren kontrako delituak, langileen eskubideen kontrakoak.
XI.– Lan-zuzenbidea (7 gai).
209.– Lana egitate sozial eta zuzenbidearen gai gisa. Lanaren harreman juridikoa; ezaugarri bereziak: inoren konturako lana eta menpekotasuna.
210.– Lanari buruzko konstituzio-arauak. Langileen Estatutua. Lan arloko beste xedapen batzuk. Euskadiren eskumenak lan arloan. Lanbide.
211.– Lan-kontratua: kontzeptua, izaera juridikoa, motak, forma eta iraupena.
212.– Soldata: kontzeptua eta motak. Soldata eta bestelako ordainsariak. Gutxieneko soldata. Soldata-bermeak.
213.– Langileen ordezkaritza kolektiborako eta enpresetan batzartzeko eskubideak. Sindikatuetan elkartzeko eskubidea. Gatazka kolektiboak, greba eta ugazabek lantegia ixtea. Administrazio publikoko langileek parte hartzea beren lan-baldintzen negoziazioan.
214.– Gizarte Segurantza: kontzeptua eta printzipioak. Espainiako gizarte-segurantza sistema. Kudeaketa. Prestazioak.
215.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak. Gatazkak ebazteko prozedurak.
XII.– Merkataritza-zuzenbidea (10 gai).
216.– Merkataritza-zuzenbidearen edukia: sistemak. Merkataritza-egintza teorian eta Espainiako zuzenbidean. Merkataritzako enpresa. Merkataritza-zuzenbidearen iturriak. Merkataritzako Kodea. Legedi berezia. Merkataritza-zuzenbidearen beste iturri batzuk.
217.– Publizitatea merkataritza-zuzenbidean. Merkataritza Erregistroa: printzipioak eta antolaketa. Merkataritza-publizitate ofizialaren beste tresna batzuk. Enpresaburuen kontabilitatea. Liburuak eta urteko kontuak.
218.– Sozietate anonimoa. Historia eta azterketa kritiko orokorra. Espainian duen araubidea. Eratzeko moduak. Sozietate-eskritura eta estatutuak.
219.– Sozietate anonimoaren organoak. Sozietate anonimoaren araubide ekonomikoa: sozietate-ekitaldia; balantzea eta kontuak. Mozkina. Kontu-azterlaritza.
220.– Erantzukizun mugatuko sozietatea. Lan-sozietate anonimoak. Kooperatibak: bereziki, Euskadin aplikatzekoa den araubide juridikoa.
221.– Espainiako finantza-sistemaren araubide juridikoa. Espainiako Bankua. Banku pribatuak. Kreditu ofizialaren antolaketa eta araubidea. Burtsa.
222.– Aseguru pribatuen sozietateak. Inbertsio kolektiboko erakundeak. Elkarren bermerako sozietateak. Enpresen elkarte eta batasunak.
223.– Merkataritza-betebeharrari buruzko teoria orokorra. Merkataritzako kontratuak: izaera, burutzea, forma, froga eta interpretazioa.
224.– Merkataritzako salerosketa. Aseguru-kontratua. Banku-kontratuak.
225.– Konkurtso-zuzenbidea. Aurrekari historikoak. Konkurtsoa deklaratzea eta horren eraginak. Konkurtso-administrazioa. Masa aktiboa eta pasiboa zehaztea. Konkurtso-administrazioaren txostenaren publizitatea eta aurkaratzea. Konkurtsoaren irtenbideak eta prozeduraren bukaera.
II. ERANSKINA
LEGELARI-LANPOSTUAREN EGINKIZUN NAGUSIAK
– Osoko bilkuretarako eta batzorde eta ponentzien bilkuretarako Osoko Bilkura eta Batzordeen Atalak egiten dituen lan administratiboak gainbegiratzea.
– Ekimenak talde parlamentarioei bidaltzea, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak aztertu dituenean.
– Osoko bilkuretako eta batzorde eta ponentzien bilkuretako gai-zerrendaren eta deialdiaren berri ematea.
– Osoko bilkuretan eta batzorde eta ponentzien bilkuretan aholkularitza juridikoa ematea.
– Ponentzien txostenak eta batzordeen irizpenak egitea.
– Batzordeek onetsitako testuak prestatzea eta argitaratu aurretik gainbegiratzea.
– Osoko bilkuren eta batzorde eta ponentzien bilkuren aktak egitea.
– Legebiltzarraren ordezkaritzek Legebiltzarretik kanpo joandakoan dituzten jarduerak kudeatu eta koordinatzea eta Mahaiari adieraztea.
– Legelari nagusiak edo Legebiltzarreko Mahaiak eskatutako txosten juridikoak egitea.
– Eusko Legebiltzarra eta Legebiltzarreko edozein organo ordezkatu eta aldeztea, Mahaiaren aginduz, Konstituzio Auzitegian, beste jurisdikzio-organo batzuetan eta Arbitraje Batzordean.
– Lehendakariak, Mahaiak, Osoko Bilkurak edo legelari nagusiak agindutako goi-mailako beste edozein aholkularitza-, azterketa- eta proposamen-lan edo laguntza juridikoko beste zeinahi lan.
RSS