Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALA
BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ITSASKETA GANBERA OFIZIALA
GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ITSASKETA BAZKUNDE OFIZIALA
4444

IRAGARKIA, enplegua sustatzera bideratutako 2020ko dirulaguntzen deialdiaren laburpenari buruzkoa. Kualifikazio eta Enplegurako Programa Integralaren Gaikuntza.

Enplegua sustatzera bideratutako 2020ko dirulaguntzen deialdiaren Laburpena. Deialdi honen bidez, bi laguntza-lerro ezartzen dira gazteentzako berme-sistema nazionalaren onuradun diren eta Kualifikazio eta Enplegurako Programa Integralaren (PICE) Gaikuntza Planean parte hartu duten gazteen enplegu egonkorra eta auto-enplegua sustatzeko.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala – DDBN (Identif.): Araba: 518073; Bilbao: 516459, 516470; Gipuzkoa: 516973, 516978.

Azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Deialdi horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke: (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/index).

Araba, Bilbao eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek jakinarazten dute deialdi bat egin dutela enplegua sustatzera bideratutako dirulaguntzak emateko (2020), Kualifikazio eta Enplegurako Programa Integraleko Gaikuntza Planaren esparruan. Dirulaguntza horiek % 91,89an kofinantzatuko dituzte Europako Funts Sozialak eta Gazteentzako Enplegu Ekimenak, Gazteen Enplegu Programa Operatiboaren (FSE 2014-2020) babesean.

Lehenengoa.– Onuradunak.

1. lerroa. Kontratazioa: ETEak, mikroETEak eta Langile Autonomoen Erregimen Berezian inskribatutako pertsonak, EJZ Erroldan alta emanda daudenak.

Onuradunak eskaera aurkeztuko du kontratatutako gaztearen lantokia kokatuta dagoen lurralde-mugapeko Merkataritza Ganberan.

2. lerroa. Auto-enplegua: Gazteentzako berme-sistema nazionalaren onuradun diren gazteak, baldin eta PICEko Gaikuntza Planeko Prestakuntza Espezifikoaren gutxienez 3. tartea bukatuta badute, eta izena eman badute Langile Autonomoen Erregimen Berezian, Elkargo Profesional batean edo aurreikuspen sozialeko mutualitate batean.

Onuradunak eskaera aurkeztuko du eskatzailearen bizilekua kokatuta dagoen lurralde-mugapeko Merkataritza Ganberan.

Bigarrena.– Xedea.

1. lerroa. Kontratazioa: Lerro honen xedea da laguntzak ematea Araba, Bilbao eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberen lurralde-mugapeko enpresei, baldin eta gazteentzako berme-sistema nazionalaren onuradun diren gazteak kontratatu badituzte eta gazte horiek Gaikuntza Planean parte hartu badute gutxienez 6 hilabetez (180 egun) jardunaldi osoan.

Interesatuak deialdirako eskaera aurkeztuko du kontratatutako gaztearen lantokia kokatuta dagoen (herria) lurralde-mugapeko Merkataritza Ganberan.

2. lerroa. Auto-enplegua: Lerro honen xedea da laguntzak ematea gazteentzako berme-sistema nazionalaren onuradun diren gazteei, baldin eta Gaikuntza Planean parte hartu badute, eta izena eman badute Langile Autonomoen Erregimen Berezian, Elkargo Profesional batean edo aurreikuspen sozialeko mutualitate batean.

Interesatuak deialdirako eskaera aurkeztuko du autonomo gaztearen bizilekua (herria) kokatuta dagoen lurralde-mugapeko Merkataritza Ganberan.

Hirugarrena.– Deialdia.

Enpresek deialdiaren testu osoa eskura dezakete Espainiako Ganberaren egoitzan: https://sede.camara.es/sede/. Horrez gain, kontsultatu daiteke baita ere Araba, Bilbao eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberen web orrietan.

Arabako Ganbera: www.camaradealava.com

Bilboko Ganbera: www.camarabilbao.com

Gipuzkoako Ganbera: www.camaragipuzkoa.com

Laugarrena.– Aurrekontua.

Hauxe da deialdi honen esparruko laguntzentzako gehienezko aurrekontua:

Arabako Merkataritza Ganbera:

– 1. lerroa: 19.800 euro.

Bilboko Merkataritza Ganber:

– 1. lerroa: 14.850 euro.

– 2. lerroa: 1.200 euro.

Gipuzkoako Merkataritza Ganber:

– 1. lerroa: 39.600 euro.

– 2. lerroa: 600 euro.

Bi laguntza-lerroetako zenbatekoak % 91,89an kofinantzatuko dituzte Europako Funts Sozialak eta Gazteentzako Enplegu Ekimenak, Gazteentzako Enplegu Programa Operatiboaren (2014-2020) babesean.

Bosgarrena.– Zenbatekoa.

1. lerroaren esparruan, 4.950 euroko laguntza emango da kontratatutako gazte bakoitzeko.

2. lerroaren esparruan, 600 euroko laguntza emango da Autonomoen Erregimen Berezian (edo dagokion mutualitatean) eta EJZn alta hartu eta enpresa proiektu bat hasten duen gazte bakoitzeko.

Seigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak Espainiako Ganberaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira esteka honetan kokatutako deialdi bakoitzarentzat: https://sede.camara.es/sede/

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean, eta 2020ko abenduaren 31n amaituko da. Eskaerak aurkezteko epea adierazitako eguna baino lehen bukatu ahal izango da deialdirako aurreikusitako aurrekontua agortzen bada.

Bilbao, 2020ko irailaren 4a.

Bilboko Merkataritza Ganberako idazkari nagusia-zuzendaria,

JUAN CARLOS LANDETA BASTERRECHEA.


Azterketa dokumentala