Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4434

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako jokoaren enpresa operadore batek fidantza itzultzeko eskatu duela.

Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorreko 45. artikuluak ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla fidantzak iraungitzeko eskaerak, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.

Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak izanik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da A20180915 enpresak 2010eko abenduaren 16an jarritako fidantza (F201001861 erregistro-zenbakia) itzultzeko eskatu duela, B motako jokoaren enpresa operadorea den aldetik. Horrela, bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango diote zordundutako zenbatekoa fidantzaren kargura ordaintzeko eskaera.

Eskabidearekin batera, kreditua, zenbatekoa, gertaeren azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua egiaztatzen dituen agiri bat aurkeztu behar da.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 8a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala