Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4432

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 1276/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1276/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan epaia eman da 2020-09-23an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, Rubén Ruiz de Alegria Medel jaunak jarri duena auzi-ihesean den «Livingdesign Europe, S.L.» sozietatearen aurka. Ondorioz, honen zio den kontratua deseginda dagoela adierazten dut.

«Livingdesign Europe, S.L.» sozietatea kondenatzen dut Rubén Ruiz de Alegria Medeli 631,19 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2018ko abenduaren 17tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuaren –in fine– arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

«Livingdesign Europe, S.L.» demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala