Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4423

EBAZPENA, 2020ko urriaren 14koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen den 2020ko urtean itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko deialdiko laguntzen balorazio-batzordearen kideen izendapena.

Aztertuta geratu da itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko 2020ko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 22ko Agindua. Agindu horren 14. artikuluaren arabera, balorazio-batzorde horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen teknikoa, batzordeko idazkari-lanetan.

Eta itsas kultur-ondarearen arloan entzute handia duten bi pertsonak:

– Juan Antonio Apraiz Zallo.

– José Manuel Matés Luque.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 14a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala