Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4421

AGINDUA, 2020ko urriaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen den Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 20ko Agindua, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntza sailburuaren 2020ko uztailaren 20ko Aginduaren testuan (2020ko abuztuaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 159. zk.). Agindu horren bidez, Vitoria-Gasteizko «Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena aldatu zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2020/3288 (2/1) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«– Lehen Hezkuntza: 14 unitate, 325 ikaspostu.»

baina honela esan behar du:

«– Lehen Hezkuntza: 14 unitate, 350 ikaspostu.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala