Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4417

34/2020 DEKRETUA, urriaren 16koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak aldatzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.

Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak aukera ematen die erakunde eta konfederazio sindikalei eta enpresa-konfederazioei efektibo edo ordezko gisa izendatu dituzten pertsonak ordezkatzeko.

Aipatutako legezko gaikuntzaren arabera, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) erakunde sindikalak eta Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) lehendakariaren martxoaren 29ko 11/2019 eta azaroaren 18ko 34/2019 dekretuen bidez izendatutako kide batzuk ordeztu dituzte eta izendapen berriak adostu dituzte horiek ordezteko,

Ondorioz hauxe,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ainhize Muniozguren Ibarguren andrea Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) aukeratu ondoren, M.ª Paz García Ortega andrearen ordez.

2. artikulua.– Daniel González Taboada jauna Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Jesús María García de Cos jaunaren ordez.

3. artikulua.– Xuria Arza Velez andrea Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Daniel González Taboada jaunaren ordez.

4. artikulua. – Charo Bazán Rincón andrea Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) aukeratu ondoren, Gonzalo Pérez Gonzalo jaunaren ordez.

5. artikulua. – Patricia Caro García andrea Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak (Confebask) aukeratu ondoren, Leire Hernando Suárez andrearen ordez.

6. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala