Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4416

AGINDUA, 2020ko urriaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Ekonomia eta Ogasun Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko irailaren 14ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2020ko irailaren 17ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea, 18 dotazioa) deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek 2020ko urriaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 15a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala