Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4411

ERABAKIA, 2020ko irailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren arautegiaren aldaketa onartzeko dena.

2020ko uztailaren 16an, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Batzarrak erabaki zuen ikastegiko arautegia aldatzea (2016ko urriaren 14ko EHAA) mugatzeko ikastegiko zuzendari karguan jarraian eman daitekeen agintaldi kopurua.

Eskolako Batzarraren eginkizuna da ikastegiko arautegia osatzea eta Gobernu Kontseiluari aurkeztea onar dezan, eta, beraz, arautegia aldatzeko prozedura ere bera da.

Proposatzen den aldaketak badu izan beharreko legezkotasun txostena.

Gobernu Kontseiluari dagokio ematea behin betiko onespena ikastegien arautegietan egindako aldaketei.

Horrela, bada, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aldatzea UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren arautegiko 14.2 artikulua eta idazkera hau ematea:

«2.– Eskolako zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztean, gobernu taldearen egitura, taldeko kideen zerrenda eta programa aurkeztu beharko dira, Eskolako Batzarreko 8 kidek sinatua. Zuzendaria errektoreak izendatu behar du, eta izendapena egitean hasiko da bere eginkizunak betetzen. Agintaldia lau urtekoa izango da eta, UPV/EHUko Ikastegien Esparru Arautegiaren babesean, gehienez bi agintaldi egin ahal izango dira jarraian.»

Bigarrena.– Agindua ematea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Arautegiaren aldaketa indarrean sartuko da argitaratu eta biharamunean.

Leioa, 2020ko irailaren 24a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Idazkari nagusia,

PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.


Azterketa dokumentala