Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4375

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidea iraungitzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpena egiten saiatu arren ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazten da ezen, Uraren Legearen testu bateginaren seigarren xedapen iragankorraren arabera (uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; uztailaren 24ko BOE), Uraren Euskal Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoaren barneko arroetan dauden ur-aprobetxamenduak aztertu eta erregularizatuko dituela. Horri dagokionez, iragarki honen eranskinean zehazten diren ur-aprobetxamenduak aztertu dira, eta ondorioztatu da, haiek erregularizatzeko, nahitaezkoa izan daitekeela emakida iraungitzeko espedientea hastea.

Edozein administrazio-ekintza egin baino lehen, 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusian (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, herritar guztiek eta eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 5a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala