Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4369

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuneko sailburuaren aginduak, gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituztenak, Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak itzultzeko prozeduretan.

Eranskinean zerrendatzen diren Segurtasuneko sailburuaren aginduen bidez, gora jotzeko errekurtsoak ebazten dira Eusko Jaurlaritzak Foru Ogasunei ordaindutako zenbatekoak itzultzeko erreklamatzeko prozeduretan. Zenbateko horiek, hain zuzen ere, PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan, ez zaizkie atxiki eranskinean identifikatuta dauden Ertzaintzako langileei zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainen ordainketan.

Aipatutako aginduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta agindu horien testu osoa eskuragarri dituzte Gurenet atarian eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio, Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Agindu horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, horien aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazioarekiko auzien epaitegi eskudunari, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Zor diren zenbatekoak hilabeteko epean ordaindu beharko dira, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ekitaldi bakoitzerako ordainketa-gutuna(k) lortzeko, beharrezkoak baitira banku-transferentzia egiteko, interesdunek Giza Baliabideen Zuzendaritzara joan beharko dute, Erandioko administrazio-zerbitzuetara (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio, Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arlora, alegia.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 7a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala