Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4363

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 869/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 869/2019 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Josefina Llorente Lopez.

Judizio horretan, 200/2020 zenbakiko epaia eman zen 2020-09-24an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Emilio Mateo Rodriguez demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2020ko urriaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala