Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4357

EBAZPENA, 2020ko urriaren 9koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita 2020. urtean EAEko elkarteek eta fundazioek memoria historikoa berreskuratzeari buruzko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2020ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 107. zk., ekainaren 3koa), dirulaguntza-deialdia egin zen, 2020. urtean EAEko elkarteek edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeari buruzko proiektuak egiteko.

Ebazpen horren 12. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egin duen proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean ageri den erakundeak atzera egiteko aurkeztu duen eskabidea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Ez onartzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena.– Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak ematea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2020ko urriaren 9a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

I. ERANSKINA
ESKATZAILEEK ATZERA EGIN DUTE ESKAERAN
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala