
206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
INDARGABETUTAKO XEDAPENA
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILA
4355
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2008ko urriaren 15ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako ekintza plana onartzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honen euskarazko bertsioan: Agindua, 2008ko urriaren 15ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako ekintza plana onartzen duena. Agindu hori 2008ko abenduaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (233. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Laburpenean, 29530 orrialdean, eta xedapenaren idazpuruan, 29593 orrialdean,
honela dio:
«AGINDUA, 2008ko urriaren 15ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden inguruneak izendatzeko arauak finkatzen dituena».
Baina honela behar du:
«AGINDUA, 2008ko urriaren 15ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, Nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden eremuetarako ekintza plana onartzen duena».
RSS