Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4353

EBAZPENA, 2020ko urriaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko irailaren 28koa, zeinaren bidez argitara ematen baita enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoetarako 2020ko ekitaldirako laguntza ekonomikoen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariaren 2020ko irailaren 28ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, argitara ematen da enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoetarako 2020ko ekitaldirako laguntza ekonomikoen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera). Ebazpena 2020ko urriaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 199. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

– Laburpenean [2020/199 Laburpena (4/2) orrialdean], eta izenburuan [2020/4138 (2/1) orrialdean], honako hau jartzen duen lekuan:

«EBAZPENA, 2020ko irailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoetarako 2020ko ekitaldirako laguntza ekonomikoen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera».

Hau esan behar du:

«EBAZPENA, 2020ko irailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2020ko ekitaldirako deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera».

– Esposizio-atalean, 2020/4138 (2/1) orrialdean, hainbat alderdi zuzentzen dira:

Hau esaten duen lekuan:

«Lehentasunez langileei zuzendutako 2020ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen deialdiaren 7. artikuluak (2020-06-30eko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituenak, 3. atalean ezartzen du, eskabideak aztertu eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak:

– Lanbideko Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikari-profila duten hiru pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.

Deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Horregatik guztiagatik, honako hau»

hau jarri behar du:

«Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2020ko ekitaldirako deialdiaren 11. artikuluak (2020-07-20ko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituenak, 3. atalean ezartzen du, eskabideak aztertu eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak:

– Lanbideko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko hiru teknikari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, lege-testu horren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Horregatik guztiagatik, honako hau».

– Ebazpen-atalean, 2020/4138 (2/1) orrialdean, lehenengo paragrafoan deialdiaren zenbakia zuzentzen da:

Hau esaten duen lekuan:

«Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera jakinaraztea:»

Hau jarri behar du:

«Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera jakinaraztea:»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria,

JESUS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala