
206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4347
1146/2020 EBAZPENA, irailaren 29koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Asunción Rico Pisuerga andrea ikuskatzaile nagusia kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
379/2016 Ebazpenaren bidez, María Asunción Rico Pisuerga andrea Ikuskatzaile Nagusi izendatu zuten, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Asunción Rico Pisuerga andrea kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu egun honetatik aurrera: 2020ko irailaren 9a.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 29a.
Arabako ESIko zuzendari gerentea,
JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.
RSS