Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2020ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4339

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuneko sailburuaren aginduak, berraztertzeko errekurtsoak ebazten dituztenak Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak itzultzeko prozeduretan.

Eranskinean zerrendatzen diren Segurtasuneko sailburuaren aginduen bidez, berraztertzeko errekurtsoak ebazten dira, Eusko Jaurlaritzak Foru Ogasunei ordaindutako zenbatekoak itzultzeko erreklamatzeko prozeduretan. Zenbateko horiek, hain zuzen ere, PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan, ez zaizkie atxiki eranskinean identifikatuta dauden Ertzaintzako langileei zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainen ordainketan.

Aipatutako aginduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta agindu horien testu osoa eskuragarri dituzte Gurenet atarian eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Agindu horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, horien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Administrazioarekiko auzien epaitegi eskudunari, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 6a.

Lehenengo lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala