Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4283

1398/2020 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Josu Lauzirika Uranga jauna Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIko Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buruaren kargutik kentzen den.

Martxoaren 1eko 449/2019 Ebazpenaren bidez, Josu Lauzirika Uranga jauna izendatu zen Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIko Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Josu Lauzirika Uranga jauna Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIko Traumatologiako Zerbitzu Sanitarioko buruaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbao-Basurtuko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2020ko irailaren 15a.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala