
203. zk., 2020ko urriaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (263 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4251
EBAZPENA, 2020ko irailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanik gabe dauden langileentzako 2020-2022 aldirako prestakuntza-ekintza finantzatzeko laguntzen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.
Lehentasunez langileei zuzendutako 2020-2022 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen deialdiaren (2020-06-30eko EHAA) 7. artikuluak, prozedura eta ebazpena arautzen dituenak, 3. atalean ezartzen du, eskabideak aztertu eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko dela. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak:
– Enplegurako Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentako zuzendaria.
– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.
– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikari-profila duten bi kide, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.
Deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera jakinaraztea:
– Batzordeburua: Jesus Losada Besteiro, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendaria.
– Idazkaria: Juan Carlos Garcia Rejas, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.
– Kide titularrak:
• Itziar Etxebarria Lanborena, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.
• Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
– Ordezko kideak:
• Mercedes Sanchez, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
• Eider Gutierrez, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 28a.
Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria,
JESUS LOSADA BESTEIRO.
RSS