203. zk., 2020ko urriaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 3 orri.)
- EPUB (276 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4250
EBAZPENA, 2020ko irailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzea sustatzeko laguntzen 2018ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2018ko otsailaren 27an egindako bileran.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzea sustatzeko laguntzen 2018ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2018ko otsailaren 27ko bileran (2018ko martxoaren 7ko EHAA, 47. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten ere da (ebazpen honen eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 28a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.