Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2020ko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4238

IRAGARKIA, 2020ko irailaren 28koa, zeinaren bidez jakinarazten baita Gizarte Politiketako sailburuordeak VG BI 08-19 espedientean jasota dagoen laguntza-eskaerari buruz 2020ko apirilaren 4an emandako Ebazpena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko.

Ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan –Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz–.

Aipatutako espedientean eman den ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 28a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala