Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2020ko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4228

EBAZPENA, 2020ko irailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita honako dirulaguntza hauek finantzatzeko aurrekontu-kreditua agortu dela: COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela-eta beren jarduerak etenda dituzten norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako dirulaguntzak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen aparteko dirulaguntzen deialdi bat, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta jarduerak etenda dituzten norberaren konturako langileentzat eta langile autonomoentzat. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7an hartutako Erabakiaren bidez onartu zen.

Aipatutako deialdiaren 8.2 artikuluak xedatzen duenez, eskabideak jasotako hurrenkeraren arabera ebatziko dira, eta laguntzak ematea ukatuko da, baldin eta egotzi beharreko aurrekontuan kreditu egokirik eta nahikorik ez badago; gainera, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bidez.

Deialdiaren 2. artikuluan ezarrita dagoenez, laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aurrekontuan jasotako kopurua, edo hura handitzetik ateratzen dena (indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen); aldaketaren bat onartuz gero, horren berri argitaratu beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bigarren artikulu horretan adierazten da, halaber, zein den deialdi honetarako kredituaren guztizko zenbatekoa. Geroago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2020ko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen deialdi hau finantzatzera bideratutako diru-baliabideak handituko zirela erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2020ko maiatzaren 20an onartutako Erabakiari jarraituz.

Bada, aparteko laguntza hauetarako diru-baliabideak bukatu direnez (COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela-eta jarduerak etenda dituzten norberaren konturako langileei eta langile autonomoei zuzendutako laguntzak dira), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2020ko apirilaren 16an agortu dela aurrekontu-kreditua, honako laguntza hauek finantzatzekoa: COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela-eta beren jarduerak etenda dituzten norberaren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako dirulaguntzak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren laguntza horiek. Agortze-espedientea 2020ko apirilaren 16ko 11:15:14an aurkeztu zen.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala