Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2020ko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4223

AGINDUA, 2020ko urriaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, M.ª Rosario Iztueta Zaballa andrea Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horrek emandako eskudantziak baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Rosario Iztueta Zaballa andrea Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea (kodea: 520010; dotazioa: 18) eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– 2020ko urriaren 13tik aurrera izango ditu ondorio administratiboak kargutik kentze honek.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, agindua eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 7a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala