Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2020ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4221

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazpena egiteko deia egiten baita, agerraldi bidez, uraren kanona kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko prozeduren berri emateko.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen eranskinean zehaztutako interesdunei bertan adierazitako egintzak jakinarazten, baina, Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik, ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie interesdunei edo legezko ordezkariei jakinarazteko aurrez aurreko agerraldia egiteko Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea, 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) helbidean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da lege-ondorio guztietarako, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 29a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala