Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2020ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4220

IRAGARKIA, zeinaren bidez egon daitezkeen interesdunei jakinarazten baitzaie ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzea.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez edo jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakitera ematen da, Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasiera emandako espedienteen ondorio gisa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpen baten bitartez, iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak amaitu direla.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 23a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala