201. zk., 2020ko urriaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4215
IRAGARKIA, B-14/2020-AD zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.
Ikatzborda Hostelkuntza SL (IFZ: B95872545) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio zigor-espedientean ebazpena egin dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik (Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen arau-haustea). Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 601 eurokoa da.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa hurrengo epean egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuek gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean –ezetsi egiten bada, behintzat.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – aldez aurretik hitzordua).
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean behatze bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2020ko urriaren 1a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.