Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2020ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4207

EBAZPENA, 2020ko irailaren 28koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez 2020ko ekitaldian dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren 2020ko ekitaldirako oinarriak eta deialdia, toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei dirulaguntzak emateko, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Bestalde, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokio kontsumo-arloko eginkizunak betetzea, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen 24/2016 Dekretuan.

37 erakundek aurkeztu zuten eskabidea 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 5. artikuluan ezarritako epean, ebazpen horretan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak proposamena egin du 2020ko ekainaren 16an.

Aipatutako manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak ikusita, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Laguntza ekonomikoa ematea KIUB–Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen funtzionamenduko eta jarduerak egiteko gastuetarako; 867.374,84 euro guztira, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

2.– Laguntza ekonomikoa ematea KIUB–Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen zentro eta zerbitzuak instalatzeko, handitzeko, ekipamenduz hornitzeko edo tokiz aldatzeko gastuetarako: 19.398,98 euro guztira, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

3.– Laguntza ekonomikoa ematea KIUB–Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoek egiten dituzten ikuskapen-jardueretarako; 71.795,79 euro guztira, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 28a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala