Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2020ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4205

EBAZPENA, 2020ko irailaren 30ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2020. urtean artxibo-sistema propioa jartzeko edota sendotzeko toki-erakundeei emandako dirulaguntzen zerrenda.

2020ko uztailaren 8an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 1eko Agindua, 2020. urtean toki-erakundeei artxibo-sistema propioa jartzeko edota sendotzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 11. artikuluak dionez, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hortaz, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 1eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala