Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2020ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4202

EBAZPENA, 2020ko irailaren 25ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei.

Osasuneko sailburuaren 2020ko martxoaren 10eko Aginduak dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako balorazio-batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Aipatutako agindu horren bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak iragartzen dira.

Aipatutako batzorde horren 2020ko irailaren 25eko proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 25a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala