Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2020ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4193

EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ikasleei esleitzen baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLV. Hirigintza Ikastaroan aurreikusitako «erakunde edo enpresetan egitekoak den eta diruz laguntzen den praktikaldia».

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2020ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira eta parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketen XLV. ikastaroa egin duten ikasleei (2020ko uztailaren 13ko EHAA).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez, XLV. Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako hirigintzako ikastaroen barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (2020ko uztailaren 13ko EHAA).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu, eta esleipenaren proposamena egin du.

Hori dela eta, LHIEEko Kontseilu Errektoreak IVAPeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpen hau ematen da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLV. Hirigintza Ikastaroan aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia).

72513206 (Nota: 7,72): Urnietako Udala. Arkitektura.

20184810 (Nota: 7,50): Alonsotegiko. Udala. Arkitektura.

16085945 (Nota: 7,37): Leioako Udala. Arkitektura.

78914387 (Nota: 7,34): Trapagako Udala. Arkitektura.

78952197 (Nota: 7,28): Gordexolako Udala. Arkitektura.

44560969 (Nota: 7,15): Durangoko Udala. Arkitektura.

78959826 (Nota: 7,04): Arrankudiagako Udala. Arkitektura.

14612113 (Nota: 6,99): Aialako Udala. Arkitektura.

Bigarrena.– Deialditik kanpo uztea 14259922 eskatzailea betekizunak ez betetzeagatik.

Hirugarrena.– Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileak gutxiago baitira praktiketako ikasleak jaso nahi dituzten erakundeak baino.

Laugarrena.– Ezartzea 2.222,22 euroko laguntza onuradun bakoitzarentzat, deialdiaren bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Bosgarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala