Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2020ko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

OSKOL, S. COOP.PEQUEÑA
4154

IRAGARKIA, Oskol, S. Coop. Pequeña sozietate kooperatibo txikiaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

Indarreko araudian ezartzen dena betez, guztiek jakin dezaten, honako hau jakinarazten da: 2019ko maiatzaren 15ean egin zen batzar orokorrean, aho batez adostu zen «Oskol, S. Coop. Pequeña» sozietatea desegitea eta likidatzea, eta likidazio-organoak aurkezturiko likidazio-balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartu ziren. Sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 29a.

Likidatzaile solidarioak,

PABLO JOSÉ CARRETÓN GIL.


Azterketa dokumentala