Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2020ko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4149

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 197/2020 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:

197/2020 prozedura laburtua, pertsona batek aurkeztua Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 29ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, oposizio-sistemaren bidezko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen. Prozedura hori, prozeduraren zati gisa, prestakuntza-ikastaro batekin osatuko da, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko (oinarrizko eskala eta C-1 sailkapen-taldea), kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko.

Horregatik, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, beren legezko interesak defendatzeko ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian.

Arkauti, 2020ko irailaren 30a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala