
199. zk., 2020ko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4148
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horrek ezetsi egiten du Ertzaintzako zuzendariaren 2020ko otsailaren 18ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hauste batekin lotua.
Espediente-zenbakia: REC-VIC-031/2020-VI (405X1904375-2).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Argitara ematen da jakinarazpenaren ondorioetarako, eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Aipatutako ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
2.– Ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edota interesdunak helbidea duen barrutiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian (betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren jurisdikzioaren barruan badago), bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS