Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2020ko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4140

EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez adjudikatzen baita Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLV. Hirigintza Ikastaroan (2019-2020) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia».

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko uztailaren 1eko ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) ikastaroa» izenekoaren esparruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen. (2020ko uztailaren 13ko EHAA).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko uztailaren 1eko ebazpenaren bidez, erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak arautzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) ikastaroa (2019-2020) egin duten ikasleei. (2020ko uztailaren 13ko EHAA).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskabideak aztertu ditu, eta adjudikazio-proposamena egin du.

Ondorioz, LHIEEko Kontseilu Errektoreak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari egin dion proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, adjudikazio-ebazpena eman da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea erakunde edo enpresa adjudikaziodunen zerrenda eta praktikaldia egiteko ikasleak.

Urnietako Udala. Arkitektura: 72513206.

Alonsotegiko Udala. Arkitektura: 20184810.

Leioako Udala. Arkitektura: 16085945.

Trapagarango Udala. Arkitektura: 78914387.

Gordexolako Udala. Arkitektura: 78952197.

Durangoko Udala. Arkitektura: 44560969.

Arrankudiagako Udala. Arkitektura: 78959826.

Aiarako Udala. Arkitektura: 14612113.

Bigarrena.– Erakunde edo enpresa adjudikaziodunen ordezkoak izendatzea uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako titulazioak dituzten eskaera kopuru nahikorik.

Erriberabeitiako Udala.

Estudio de Renovación y Desarrollos Urbanos SL.

Laudioko Udala.

Naider Análisis y Acción Socioeconómica SL.

Legutioko Udala.

Sestaoko Udala.

Sondikako Udala.

Oiongo Udala.

Mendaroko Udala.

Orozkoko udala.

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala