Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2020ko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4136

32/2020 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten sindikatuen konfederazio eta erakundeek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, halaber, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta aipatutako legearen 7. artikuluarekin bat etorriz, Unión General de Trabajadores / UGTk, lehendakariaren maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren bitartez izendatutako kide bat aldatu du, eta aukeraketa berria egin du.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Daniel González Taboada jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, UGT erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Jesús García de Cos jaunaren ordez.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala