
199. zk., 2020ko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (263 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4133
1061/2020 EBAZPENA, irailaren 2koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonal Administratiboaren Taldeburu lanpostu bat, Amara Berriko Lehen Mailako Arretako Unitatean, izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, Amara Berriko Lehen Mailako Arretako Unitatean, hutsik dago Pertsonal administratiboaren taldeburu lanpostua Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutario, funtzionario edo lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetzako zerbitzu-erakunderen batean, eta plaza jabetzen edukitzea dagokion talde profesionalean C2/D2.
b) C2/D2 lanbide-taldeari dagokion titulazioa edukitzea.
c) C2/D2 lanbide-taldean 2 urteko lan-esperientzia gutxienez edukitzea.
d) 2. HE (derrigortasun data: 2005-06-01).
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.
Ezagutza eta esperientzia honako aplikazio informatikoetan: Osabide AP (profesionalen kudeaketa, agenden kudeaketa) eta e-Osabide.
Esperientzia osasun-zentroetako Bezeroen Arreta Unitateen kudeaketa administratiboan: prozedurak, dokumentuak.
Esperientzia edota prestakuntza taldeak antolatzen eta kudeatzen.
Lantaldetan parte hartu izana.
Datu-babesaren arloan ezagutza.
3.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua:
Interesdunek Osakidetzako Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin, eta dokumentatutako «curriculum vitae»-rekin batera, Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute (Begiristain z.g. 20014 Donostia, Gipuzkoa). Dokumentazioa honelakoa izan behar da:
NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.
4.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.
5.– Hautatzeko prozedura.
Ezin ezingo dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
6.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean zein web-orri korporatiboan ere argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
7.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2020ko irailaren 2a.
Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.
RSS