
199. zk., 2020ko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
4129
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko irailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunen idazkari lanpostu bat (520010/76) izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako akats bat atzeman da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 23ko Aginduaren testuan (2020ko irailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 193. zk.). Agindu horren bidez, goi-kargudunen idazkari lanpostu bat (520010/76) izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa iragartzen da. Hortaz, dagokion zuzenketa egin behar da hemen:
2020/3939 (4/1) orrialdean, bigarren oinarrian (Eskabideak), honela dio:
«Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak...».
Baina honela esan behar du:
«Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak...».
2020/3939 (4/2) orrialdean, laugarren oinarrian (Ebazpena), honela dio:
«Deialdi hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da eskabideak aurkezteko epea...».
Baina honela esan behar du:
«Deialdi hau Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea...».
RSS