Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2020ko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4118

IRAGARKIA, 2020ko irailaren 22koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehiaren ondorioetarako, instalazio honetarako administrazio-baimena: Berantevillako udalerrian (Araba), Berantevillako herrigunean petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkoan eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea.

Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioei dagozkien administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren Erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da, eskabide hau jendaurrean erakusten da, izan litekeen lehiaren ondorioetarako:

– Eskatzailea: Ned Suministro GLP SAU, helbidea: Concha Jeneralaren kalea 20, 48010 Bilbao.

– Eskabidearen xedea: Berantevillako (Araba) hirigunea gasifikatzeko beharrezkoak diren gas propanoko azpiegiturak (PGL) eraikitzeko aldez aurreko administrazio-baimena.

– Erreferentzia: 01CGY 202000004.

Berantevillako erdigunean petrolioaren gas likidotua biltegi finkoan eta gas propano kanalizatua banatzeko sarean biltegiratzea.

– Eremu geografikoa: Berantevillako udal-mugartea (Araba).

– Prozeduraren hasiera-data: 2020-08-26.

– Ebazpena ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea: 76/2020 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera.

– Administrazioaren isiltasunak dituen ondorioak: ezezpenekoak.

Hori guztia argitara ematen da lehiatzeko eskabideak aurkez ahal daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Lehia-prozeduran aurkezteko eskaerarekin batera, 76/2020 Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da gutxienez, eta dekretu horren 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoa bete beharko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 22a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala