Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2020ko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4116

IRAGARKIA, 2020ko irailaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa «4656-03 Villarreal» eroale-aldaketa dela-eta «Valvulas Villarreal» Aterpez Kanpoko Transformazio-Zentroko deribazioan, Legutioko udal-mugartean (Araba).

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean erakusten da beherago zehaztu jarduketa, hain justu ere eskatzailearen arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.

● Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU, helbidea: Urartea kalea 2.

● Eskabidea: erabilera publikokoa dela deklaratzea.

● Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

● Erreferentzia: 01ATY 202000038.

3,2 kV-ko aireko linea elektrikoa «4656-03 Villarreal» eroale-aldaketa dela-eta «Valvulas Villarreal» Aterpez Kanpoko Transformazio-Zentroko deribazioan.

● Linearen ibiltartea: Legutioko udal-mugartea (Araba).

● Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

● Aurrekontua: 38.787,53 euro.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta batez ere proiektuek eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainontzeko titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da), hain justu ere proiektua aztertzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako Lurralde Bulegoan (Samaniego kaleko 2, Vitoria-Gasteiz), dagokion udalean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazioa azpiatalean:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

eta aipatutako tokietan egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezteko (bi ale). Horretarako, hogei eguneko epea egongo da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 9a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala