
198. zk., 2020ko urriaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (291 KB - 2 orri.)
- EPUB (253 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4115
IRAGARKIA, 2020ko irailaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita lurpean sartuko dela Puentelarrá-Jundiz I-II aireko eta goi-tentsioko 30 kV-ko linea elektrikoa 1228. eta 1230. euskarrien artean eta ordezkatuko dela eta Zuazo Kuartango TZ (170056510) Kuartangoko udalerrian (Araba).
Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) ezarritakoaren ondorioetarako, testu beraren azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza eta jarduketa hau:
● Eskatzailea: i-DE Redes Electricas Inteligentes SAU (Urartea kalea 2).
● Eskaera: Onura publikorako dela deklaratzea.
● Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.
● Erreferentzia: 01ATY 202000035.
Lurperatzea Puentelarrá-Jundiz I-II aireko eta goi-tentsioko 30 kV-ko linea elektrikoa 1228. eta 1230. euskarrien artean, eta ordezkatzea Zuazo Kuartango TZ (170056510).
● Linearen ibilbidea: Kuartango udalerria (Araba).
● Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.
● Aurrekontua: 136.046,73 euro.
Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta batez ere proiektuek eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainerako titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran dago jasota), hain justu ere, proiektua aztertzeko aukera izan dezaten konomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako Lurralde Bulegoan (Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea 2), eraginpeko udaletxean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuei buruzko informazioaren apartatuan:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/
Horretaz gain, aukera izan dezaten aipatutako zentroetan egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 9a.
Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.
RSS